Mugarik Gabe, 2021

Argitalpenak indarkeria matxistatik biziraun duten emakume taldeen dokumentazio prozesuaren emaitza da, hiru ildoren inguruan: isiltasunarekin amaitzea eta sendatzea, emakumeen ahotsetatik memoria berreskuratzea, eta justizia egitea.

Indarkeria matxistetatik biziraun duten emakumeen elkarteek berauen parte diren emakumeak ahalduntzeko zein jabetze kolektiborako egiten duten lana ezagutzeko eta aitortzeko, taldekako elkarrizketen bidez, kideen subjektibotasunetik abiatuta, talde hauen kontakizunak dokumentatu dira.

Biziraun duten emakumeen elkarteen agentzia gaitasuna aldarrikatu nahi dugu, emakume guztientzako indarkeria matxistarik gabeko bizitza desiratua lortzeko duten paperaren beharra.

Hemen hurrengo kolektiboen dokumentazioa eta argitalpen osoa topa dezakezue, non honez gain erabilitako metodologia eta aurkikuntza kapituluak jasotzen dira:

Euskal Herria: Bizitu   Goizargi   Debagoienako Guerreras Elkartea

Estatu Espainiarra: Consejo Estatal de Mujeres Resilientes de Violencia de Género

El Salvador: Renacer, Asociación de Mujeres Salvadoreñas en Acción de barrio San Jacinto

Guatemala: Actoras de Cambio

Kolonbia: Asociación Mujeres Tejedoras de Derechos