55 urteko emakumea, ezkondua. Alaba bat dauka. Bere herriko jendeak urteak daramatza enpresa hidroelektriko baten instalazioaren aurka daudelako entzun ditzaten saiatzen. 2006an komunitate-galdeketa bat egin zuten; gehiengoak esan zuen ez zuela erauzte-proiekturik nahi. Emakumea herri-eskaera horren bozeramalea zen, eta ondorioz, Fiskaltzak atzemate-agindua eman zuen haren aurka, herriko alkate ohiak egin zuen salaketa baten ondorioz.

Fiskaltzak zigor-arloko prozedura faltsua abiatu du bere aurka; eta bi agintari antzestral espetxean daude. Eskualdean beldurtzeko praktikak dira nagusi, multinazionalen aurkako gizarte-antolakuntza mugatu nahian. Egoeraren ondorioz beldur handiarekin bizi da, edozein unetan atxilotu dezaketelako.