“Campo-algodonero” izenez ezaguna den kasua azaltzen du. Ama batzuek euren alaben desagertze eta feminizidioaz, Mexikoko Estatua Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrean salatzea erabaki zuten. Alabak Ciudad Juarezeko kotoi-soro batean erailak agertu ziren.

Feminizidioengatik Mexikoko Estatuaren kontrako epai hau nabarmena izan da, agintariek ikerketa prozesu osoan diskriminazio eta estereotipoz jokatzen dutela ikustarazten delako, eta Estatua bilaketarako mekanismo erreal eta eraginkorrak inplementatzera, ikerketak ez daitezela estereotipoz beteak egon, eta ordaintza integralera behartzen du.