55 urteko emakumea, etxeko langilea. Lan-esplotazio baldintzetan bizi da. Lanean etengabeko bazterkeria eta mespretxua pairatu zituen, lan-ordutegi mugagabea zuen (egunean 16 ordu), bere eginkizunekin bat ez zetorren soldata zeukan, eta ez zuen inolako lan saririk edo aitortzarik jasotzen bere lanaren truke. Bat-batean kaleratu zuten, leporatuta etengabe eskatzen zituela baimenak gaixorik zegoen ama ospitalera eramateko. Langilearen irteerak justifikatuta zeudenez, dirua lapurtu ziela esan zuten enplegatzaileek. Poliziak galdekatu egin zuen susmagarri bakarra zelako, eta estutu egin zuen bere hatz markak akta batean jar zitzan, nahiz eta ez zioten akta horren edukia irakurri edo azaldu. Emakumeak ez zuen eskatutakoa inola ere egin nahi izan. Horren ondoren, kaleratu egin zuten zor zioten 15 eguneko soldata ordaindu gabe, eta bere lan-denbora eta gainerako lan-sariak onartu gabe. Egoera horren aurrean salaketa jarri zuen. Hala ere, ez zuen jaso espero zuen laguntza, estatu-erakundeek modu desegokian jardun baitzuten. Berriz ere, bere eskubideak urratu zituztela sentitu zuen, eta are babesgabeago sentitu zen; ez zekien zer egin, erakundeek esaten ziotena ez zuen ulertzen, ematen zizkioten dokumentuak ez zekien irakurtzen eta ez zuen baliabide ekonomikorik garraiorako, laguntza juridikoa ordaintzeko eta bere beharrak asetzeko. Azkenik, GKE bati eta unibertsitate baten laguntza juridikoari esker, bere prozedurak aurrera egin zezan eta lan-arloko epaitegiak bidezko epaia eman zezan lortu zuen. Prozedurak 3 urte eta 8 hilabete inguru iraun zuen.