Lurraldea aztertzen

Prozesu honen hasieran hiru ibilbide zehaztu genituen, antolakundeen eta beste bidelagunen aurretiko esperientziak oinarri hartuta egin genuen, batez ere, ekitatearen aldeko antolakundeko aldaketa prozesuetan zuten izaera estrategikoagatik eta toki horietatik bidaiatu nahi izan dugunean topatu ditugun zailtasun edo erresistentziengatik (ikuspuntu ezegokia, formakuntza falta, antzeko bidaien inguruko ezjakintasuna…).

Genero ekitatearen aldeko antolakundeko aldaketa prozesuak zabalak eta konplexuak direla jakinda, irizpide horiek oinarri, ondoko ibilbideak lehenetsi genituen, askotariko ikuspuntua emango liguketen bidaia honetako parte diren elementuen aldeko apustua eginda:

  • Airetik bidaian: antolakundeetan botereen kudeaketa.
  • Lurretik bidaian: lan ereduak.
  • Barrunbeetatik bidaian: zaintzak eta gatazkei aurre egitea.

Gure iparrorratzean ikusi dugun bezala, elementu horiek guztiak modu askotan agertzen dira bere koadranteetan, horregatik, genero ekitatearen aldeko edozein antolakundeko aldaketa prozesuk bidaiako uneren batean horiei helduko die.

Hiru ardatzetako ibilaldi bakoitzean, ibilbidea azaltzeaz gain, eraldaketa feministaren indargarri diren elementu batzuen xehetasunak ematen ditugu.

Hiru ibilbideetan aurkituko duzue proposatzen dizkizuegun ibilaldien deskribapen bat, helburuak, eraldaketa feministaren indarraren inguruko argibideren bat, oinarrizko bidea eta antolakuntza ibilbide osoan gozatzeko zenbait euskarri. Klik egin haietan: