Sarrera

Mapa honek emakumeen eskubideen defentsan borrokan diharduten hainbat eta hainbat erakunderen eguneroko lana ikustaraztea eta ezagutzera ematea du helburu. Hala, mundu mailako mapa batean kokatu nahi dira emakumeek eta kolektibo mixtoek garatutako borroka, ekimen eta kanpaina feministak, gure inguruko proposamen lokal eta gertukoenetatik munduko toki ezberdinetan egiten ari diren iniziatiba globaletararteko ezagutza izan dezagun.

Mapa hau Mugarik Gabetik sustatu nahi den konpromiso batetik jaio da, nazioarteko aliantza feminista indartzeko eta sare lana aktibatzeko, emakumeen egoeraren salaketa eta berauen giza eskubideen defentsa mantentzeko existitzen diren sareak irmotuz.

Egun borroka batzuk presente badaude ere, elikatzen jarraitzea nahi dugu bidaltzen dizkiguzuen ekimen guztiekin, existitzen diren proposamenak batuz, zuen kolektiboetan emakumeen eskubideen alde egiten ari zareten lan guztia ikusi, ezagutu eta babesteko. Horretarako hona igo dezakezue zuen fitxa.

Oharra: Arazo teknikoak direla eta azken hilabeteetan elkarteek bidalitako maparako fitxak ez zaizkigu heldu. Zure kolektiboak maparako fitxa bidali badu eta bertan agertzen ez bada, mesedez, helarazi iezaguzue berriroBarkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen pazientziagatik.

logo_mugarikgabe

Finantzatzaileak:

logo_agencialogo_dfb