MEMORIA ERAIKIZek zentzumen-esperientzia bat bizitzeko gonbita egiten digu. Jakintza-alor anitzeko instalazio artistikoak lagunduta, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten digu, indarkeria matxisten biktima eta jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeen ahots eta kontakizunen bitartez. Bidaia honen helburua ez da urruneko tokiak aztertzea, indarkeria horiek ezagutu, irauli eta gu geu eraldatzea baizik.

Emakume horien kontakizunen bidez indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina ezagutu eta horri nola aurre egin dioten ikusiko dugu. Eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu.

Memoria Eraikiz emakumeen ahotsak berreskuratzeko apustu bat da, ez dugulako nahi ahots horiek historiako bazterrean utzita jarraitzea, gure memorian gorde nahi ditugu, memoria kolektibo bat berreraiki eta berriz gerta ez dadila oihu egin.

Entzutera ausartzen zara? Honetaz guztiaz hausnartzera? Indarkeria matxistei aurre egingo dion eraldaketa kolektibo baten parte izatera?

Memoria Eraikizek erakusketa baten bidez zenbait bizipenen hedapena egin nahi du, ondoko ikerketan jasotako kontakizunena, hain zuzen: Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eragina biziraun duten emakume biktimen bizitzetanF.

Beraien denbora eskaini eta testigantzak eman dituzten 28 emakume ausart; justizia eta bizitakoa berriz ez errepikatzea bilatzeko euren historiaren parte bat elkarbanatu zutenak.

Euretako asko bat datoz kontatzea bera, bere horretan, osasungarria eta erreparatzailea dela esatean. Testigantzak irakurtzeak indarkeria matxisten laztasunera gerturatzea dakar, eta euren bizitzan izandako inpaktua ikustera; emakumeen gorputzen kontra talka egiten duten askotariko indarkeriak. Era berean, emakume borrokalari eta ausart horiek martxan jartzen dituzten estrategiak irakurtzea dakar; askotan, beraien bizipenetan eta prozesuan laguntzen dieten emakume eta antolakunde feministak bilatu eta agertzen zaizkie bidera. Emakume aktibo nola bihurtzen diren ezagutzea da; bai beraien historia gainditzeko, bai eta sorreratik indarkeriazkoa den, eta kapitalismoarekin, erlijio-fundamentalismoarekin nahiz arrazakeriarekin bat egitean adierazpen zehatzak dituen sistema heteropatriarkalean arrakalak sortzeko beraien ahotsa altxatzeko emakume aktibo nola bihurtzen diren ikustea da.

#MEMORIAERAKIZ AURKEZPENA

Zein da #MEMORIAERAIKIZ proposamenaren jatorria?Urritik otsailera Euskal Herriko herri desberdinetan. www.mugarikgabe.org

Gepostet von Mugarik Gabe am Freitag, 21. September 2018

origen de la propuesta MEMORIA ERAIKIZ

De donde nace la propuesta de #MEMORIAERAIKIZ?#MEMORIAERAIKIZ De octubre a febrero en diferentes pueblos de Euskal Herria. www.mugarikgabe.org

Gepostet von Mugarik Gabe am Mittwoch, 26. September 2018

Hortzmuga Teatroa sobre #MEMORIAERAIKIZ

Hortzmuga Teatroa sobre #MEMORIAERAIKIZ #MEMORIAERAIKIZ De octubre a febrero en diferentes pueblos de Euskal Herria. www.mugarikgabe.org

Gepostet von Mugarik Gabe am Montag, 24. September 2018