Ondoren, 28 istorioak oinarri duten, arlo desberdinetako emakume aditu ezberdinak egindako txostenak aurkezten dira.

Egindako txostenak emakumeen kontrako indarkeriaren dimentsio batzuk mugatu eta definitzea dute helburu. Proposatutako dimentsioak banatuta aurkeztu eta azaltzen dira bere analisia errazteko, baina nabaria den gertaera dugu abiapuntu, pertsonen bizitzetan elkar harremana duten alderdiak direla eta atal itxi eta euren arteko elkar eragin gabekoak bezala aztertuz gero, beraien ulermena ez da osotasunean egingo. Gogorarazten dugu bai perspektiba feministak zein harreman-boterearen ikuspegiak zeharkako osagaiak izango direla denen ikerketan.

Egilea: Norma Vázquez

“Emakume gehienentzat zaila da bizi izandako indarkeria horrek gorputzean izan dituen eraginak kontatzea. Igarotako denbora gorabehera, erronka bat da indarkeriazko esperientzia gogora ekartzea, nahiz eta narrazio hori beti ez den bi aldiz biktimizatzaile edo traumatikoa. Izan ere, mina, aztarna fisiko zein psikologikoa, umiliazioa eta izua eragin zituzten gertakariei izena jartzea, errealitatera ekartzea da; hartara, errazagoa da gertakarioi aurre egitea, aztertzea eta norberaren bizitza-istorioan barneratzea. Baina gertakarioi aurre egiteko eta bizitako indarkeriaren narrazioa osatze-prozesu indargarri bat izan dadin, beharrezkoak dira itxaropena, babesa eta indarra; eta baliabide horiek ez dituzte, edo ez dituzte izan, indarkeria-istorioak kontatzeko prest agertu diren 28 emakumeek. Hortaz, indarkeriak emakume horien gorputzetan utzitako aztarnak aztertzea ez zaie batere erraza gertatu, ez emakumeei ezta haien istorioak dituztenei ere.

Indarkeriak gorputz horietan izandako eragina aztertzea hartu nuen helburutzat; gorputzok, beren alderdi biologiko, psikologiko eta sozialaren intersekzioan, pairatutako indarkeriaren ondorioz eta norberak eman ahal izan duen erantzunaren arabera, eraldatzen den subjektibotasun bat eraikitzen dute.

Txostena deskargatu (PDF)

Egileak: Bárbara Tardón eta María Naredo

“Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideek mundu osoan duten erronka nagusienetako bat da. Emakumeen eta neskatoen giza eskubideak benetan betetzerakoan indarkeria matxistak inpaktu handia duela baieztatzearen ondorioz, Estatuen jardunari erantzukizun handia ezartzen zaio. Giza eskubideen nazioarteko sistemak ardura egokia estandarra ezarri du, Estatuek zenbait gauza betetzeko egin behar duten ahalegina adierazteko, hala nola indarkeria prebenitzeko eta aztertzeko, arduradunak zigortzeko eta biktimei ordainak emateko.”

Txostena deskargatu (PDF)

Egilea: Rita Laura Segato

“Aztertutako kasuek gogora ekartzen digute generoaren teorian ezaguna den auzi bat: kontrastea, emakumeen mendekotasunari buruzko alderdi unibertsalen eta testuinguru historiko eta geopolitiko jakinen artean.

Galdera bat sortzen da orduan: posible al da genero kontuetan Estatu liberalaren “subjektu neutrala”? Aztertutako kasuek agerian uzten dute ezetz, “neutral” hitzaren esanahia baldin bada kontuan ez hartzea edo ez bereiztea botere harremanak eta bizitza sozial eta afektiboan azalerazten diren formak. Emakumeen esperientziari heltzeko gaitasun falta dago, genealogia patriarkala duen eremu publikoko subjektu burokratikoaren izaera urrunari dagokiona. Egiturazko bateraezintasun horren ondorioa da emakumeen ahotsa – eta hortaz, emakumeen kexa – ez dela entzuten Estatu arloan. Beste behin ere, argi geratzen da genero-indarkeriak ez duela lehentasunik, modernotasunean duen jatorri “intimoa” dela eta. Hori agerikoa da Latinoamerikan bere historia kolonialagatik, baina geroago esan bezala, lurralde espainiarrak ere bere barne-autokolonizazio prozesua jasan du.”

Txostena deskargatu (PDF)
Egileak: Yolanda Jubeto Ruiz (Koord.), Miriam Alonso de Leciñana Mediavilla (Euskal Herria), Quimy de León (Guatemala), Marta Karina Fuentes Kemp (Guatemala)

“Indarkeria ekonomikoak asko dira, eta lotuta daude emakumeek jasaten dituzten zapalkuntza – eta esplotazio-harremanek izan ohi dituzten modu espezifikoekin. Harreman horiek egon badaude lan munduan, eta baita diru- eta ondare-kontrolaren inguruan ere, familia-bizitza eta ezkonbizitzaren arloan. Sexuaren araberako lan-banaketa, familia harreman patriarkalak, berezko lan-esplotazioa emakumezkoenak izan ohi diren sektoreetan –nabarmentzekoa da etxeko langileen problematika-, lantokiko jazarpena, lurrak kentzearen ondoriozko pobretze egoerak, zaintza-kate globalak eta arrazoi ekonomikoengatiko migratzeak, are gordintasun handiagoz ageri dira mendekotasun intersekzionala pairatzen duten kolektiboetan, hau da, elkarlotutako indarkeriak bizi dituzten emakumeak, pobreak direlako, migratzaileak, “papergabeak”, kanpokoak, afrikarren ondorengoak, aniztasun funtzionala dutenak, edota bere sexu-aukeragatik.”

Txostena deskargatu (PDF)

Egilea: June Fernández

“Prentsa emakumeenganako bidegabekeriak eta indarkeria bultzatzen dituen botere patriarkaletako bat dela dioen irakurketa sinplearen aurrean, beharrezkotzat jo dugu hori baino konplexuagoa den errealitate bat bizi dugula aitortzea: batzuetan komunikabideek biktimatzat hartzen dituzte emakumeak, beste batzuetan, bidegabekeriak salatzeko aliatu gisa, eta, zenbaitetan, konpontzeko eta ahalduntzeko aukera gisa.”

Txostena deskargatu (PDF)