Loading...
Hasiera2021-10-13T13:08:56+02:00

Elkartasuna da erantzuna

16/03/2021|

Mundu mailako pandemiak urte bat betetzen duenean, Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak Urtebeteko pandemiaren eragina euskal lankidetza lanean ari den herrialde kalteberetan izeneko txostena prestatu du. Bertan, larrialdi-egoerak herrialde pobretuetan izan dituen ondorioen balantzea egin dute, orobat erreparatuz ondorio horiei aurre egiteko Euskaditik elkartasunez emandako erantzunari eta garapenerako GKE-ek (GGKE) egindako lanari

Legez besteko proposamena: giza eskubideak, pandemia eta herri indigenak

12/03/2021|

Joan den abenduaren 9an, Mugarik Gabek Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean legez besteko proposamen bat aurkeztu genuen. Arrazoia, giza eskubideen, pandemiaren eta herri indigenen egoeraren berri ematea. Joan den asteazkenean, martxoaren 3an, Batzordeak proposamen hori onartu zuen.

Acuerdo de Lima- Ekuador 2021 hauteskunde-behaketari buruzko txostena.

16/02/2021|

Joan den otsailaren 7an, Ekuadorren hauteskundeak egin ziren. Jesús González, Mugarik Gabeko kidea, Ekuadorko Hauteskunde Kontseilu Nazionalak gonbidatu zuen Nazioarteko Behaketa Misio bateko kide izateko, hau da Misioaren txostena, eta laster Ekuadorren hauteskunde horien ondoren gertatzen ari denari buruzko azterketa politiko bat partekatuko dugu.

Impacto de los fundamentalismos y Repertorios de odio en las políticas, narrativas y prácticas

11/02/2021|

2021eko otsailaren 18an eta 23an egingo den "Impacto de los fundamentalismos y Repertorios de odio en las políticas, narrativas y prácticas: derechos de las mujeres y personas racializadas en España, vínculo entre Europa y América Latina" on line nazioarteko mintegira gonbidatu nahi zaituztegu.

ikustezinean bidaiatzen eraldaketa feministarako antolakundeko aldaketa, Kataluniako Gizarte Laneko aldizkarian

05/02/2021|

Kataluniako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialak argitaratzen duen Revista de Trabajo Social (RTS) aldizkariaren zenbaki berria eskuragarri dago. 219 monografiko honen izenburua "ideien botere geldiezina ekinean: berrikuntzatik beharrezko aldaketa posiblera" da.

Go to Top