Cienfuegos eta Santiago de Cuba probintzietan gure kidea den ACPA, Asociación Cubana de Producción Animal, erakundearekin lan egiten dugu. 1996tik nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean elikadura burujabetzarako prozesuak bultzatzen dira, ekoizpenak dibertsifikatzen eta hobetzen dira herritarren elikadura beharrei aurre egiteko.

Estrategia hori, batez ere, entitate sozio-produktiboak indartzera bideratua dago, azpiegiturak birgaituta, ureztatze sistemak txertatuta edo baliabide teknikoak hobetuta. Aldi berean, genero ezberdintasunak gainditzeko apustua egiten da, horretarako, erabakiguneetan emakumeen parte hartzea hobetu eta enplegu aukerak sortzen dira.