Bizitza Jokoan Araban
Bizitza jolasa dela pentsatzea ume txikien kontua da. Baina… bizitza jokoan al dago?
Bizitza jolasa dela pentsatzea ume txikien kontua da. Baina… bizitza jokoan al dago?
Dokumentua martxoan ospaturiko Bizitza Jokoan Kongresuan garatu zen eta orain eragin politiko kanpaina bat egiteko erabiliko da.
Emakumeenganako Indarkeriaren Behatokia martxan jartzen dabiltza CRIC-eko emakumeek. Bertan, Caucako departamentuan emakumeek jasaten duten indarkeriaren ikerketan, arretan eta ikustarazteko lanetan dihardute.
Bilboko metroak eta Mugarik gabek Bizitza Jokoan erakusketa aurkeztu dute. Erakusketan klima-krisia eta giza eskubideen krisia ageri dira, hamar paneletan, QR baten bidez galdera-joko batera sartzeko aukera ere emanez.
Gerra da gizateriaren aurkako krimenik latzena, eta mundu osoko herrialde askotako biztanleek pairatzen dute. Eragozpen fiskala gerren finantzaketan estatua ekonomikoki laguntzeari uko egitea da. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ordaintzeari uztean datza, diru kantitate hori alternatiba eraldatzaile eta solidarioak eraikitzen diharduten ekimen herritarretara bideratzeko.
Lan honek hainbat ekarpen eta esperientziatatik, gure memoria kolektiboaren parte izango diren narratibak eraikitzeko beharrari heltzen dio. Indarkeria horien biktima diren emakumeen erreparaziorako beharrezko urratsa.
MEMORIA ERAIKIZ ikuskizuna Bizkaiko (Leioa) eta Arabako (Gasteiz) EHUko campusean egongo da Urrian. ANIMATU ETA IZENA EMAN!!
Latinoamerikako lagunekin ematen diogu hasiera ikasturteari. Astebete emango dute gurekin, batez ere salatzeko lurra zein bizitza nola defendatu eta komunikazio propio baten alde borrokatzeagatik jazarpena eta kriminalizazioa pairatzen dutela.
MEMORIA ERAIKIZ ikuskizuna ekainak 2an, asteazkena, KOOP SF 34n, izango dugu 3 emanalditan: 18:00, 19:00 eta 20:00etan. ANIMATU ETA IZENA EMAN!!
Gaur egun ia inork ez du zalantzan jartzen sistema menperatzailea kapitalismo basatian oinarritzen dela, edozein preziotan ahalik eta etekinik gehien lortzea baino pentsatzen ez duela natura suntsituz; jada bizi dugun krisi klimatikoaren erantzulea da.