Lan-politika irizpide feministetatik eta ESSren balioetatik: gogoeta-prozesu baten errelatoretza
Prozesu honekin, alde batetik, REAS Euskadiko erakundeen artean hausnarketarako gune bat sortu nahi genuen beren lan-politikei buruz, ikuspegi feminista batetik, eta, bestetik, erakundeek lan-politika horien fase eta une desberdinetarako (harrera/sarrera, garapena eta irteera) eraiki dituzten esperientziak eta tresnak partekatu nahi genituen.
Kolonbian Emakumeenganako Indarkeriaren Behatokia
Emakumeenganako Indarkeriaren Behatokia martxan jartzen dabiltza CRIC-eko emakumeek. Bertan, Caucako departamentuan emakumeek jasaten duten indarkeriaren ikerketan, arretan eta ikustarazteko lanetan dihardute.
Gerrarik ez. Desarmatu zure zergak errenta-aitorpenean
Gerra da gizateriaren aurkako krimenik latzena, eta mundu osoko herrialde askotako biztanleek pairatzen dute. Eragozpen fiskala gerren finantzaketan estatua ekonomikoki laguntzeari uko egitea da. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ordaintzeari uztean datza, diru kantitate hori alternatiba eraldatzaile eta solidarioak eraikitzen diharduten ekimen herritarretara bideratzeko.
Indarkeria matxisten biktimen memoria eta erreparazioari buruzko ahotsak
Lan honek hainbat ekarpen eta esperientziatatik, gure memoria kolektiboaren parte izango diren narratibak eraikitzeko beharrari heltzen dio. Indarkeria horien biktima diren emakumeen erreparaziorako beharrezko urratsa.
Tailerra: Zaintzak erdigunean jarriko dituzten lan eta aktibismo ereduak
Nola egin aurrera aktibismo iraunkor eta feminista batean? Nola bultzatu lan-eredu arduratsuagoak? Zatoz tailerrera eta proposamen hau eraikitzen jarraituko dugu!! Datorren otsailaren 16an Gasteizen!
EH Kapitalari planto! Plataformak Black Friday-ari planto egiten dio
Euskal Herria Kapitalari Planto!, EHko eragile sozial eta sindikal ugarik osatutako plataformak, BlackFriday-ari planto egiteko deialdia zabaldu du "BlackFriday, yo me planto. Egin dezagun planto! lelopean.
ASKE ETA BIZIRIK NAHI GAITUGU
Indarkeria digitala, unibertsitateko sexu indarkeria, indarkeria sinbolikoa eta horien aurka borrokatzeko estrategiak ezagutu nahi badituzu, apuntatu urriak 13, 14 egongo diren Gazterian indarkeria sexistari buruzko jardunaldietara.
Bizitza jokoa, bizitza defendatzeagatik. Euskal Herritik bira!
Latinoamerikako lagunekin ematen diogu hasiera ikasturteari. Astebete emango dute gurekin, batez ere salatzeko lurra zein bizitza nola defendatu eta komunikazio propio baten alde borrokatzeagatik jazarpena eta kriminalizazioa pairatzen dutela.