Babes integral feminista
Laura Carrasco Gutierrez datorren astean etorriko dela aprobetxatuz, hainbat lekutan izango gara Babes Feministaren eredu integralean sakontzen.
Laura Carrasco Gutierrez datorren astean etorriko dela aprobetxatuz, hainbat lekutan izango gara Babes Feministaren eredu integralean sakontzen.
Espero dugu memoria hau baliagarria izango dela irakurtzen dutenek Mugarik Gabe hobeto ezagutzeko eta bultzatzen eta egiten ditugun prozesuak ikusarazteko, esan bezala, ikusezinak diren baina berdin garrantzitsuak diren beste prozesu horiek ahaztu gabe.
Kolonbikoa "Corporación Mujeres Que Crean" elkarteko lagunek Guida bat aurkeztu dute emakumeen eskubideen alde lan egiten duten elkarteetan auto-zaintza sustatzeko.
Duela 2 aste, Argia komunikabideak mehatxu bat jaso zuen. Mugarik Gabek antolatutako Guatemalako kazetari bati elkarrizketa egin ondoren. Erakunde sinatzaileek Argiaren alde egin nahi dugu, eta adierazpen-askatasunik eza salatu.
Mugarik Gabek 30 urte baino gehiago daramatza Kolonbiako CRIC Caucako Indigenen Eskualde Kontseiluarekin elkarlanean. Erabat arbuiatzen ditugu joan den maiatzaren 3tik Pioya eta Jambaló lurraldeen mugan dauden FARCen disidentzietako talde armatuek, EMCko Dagoberto Ramos eta Jaime Martínez taldeek, ELN Nazioa Askatzeko Armada talde armatuaren aurka egindako ekintza bortitzak eta liskar armatuak.
Prozesu honekin zaintza lanen egoeraren inguruko eztabaidari ekarpena egin nahi diogu, bai ikuspegi indibidualetik (nola zaintzen dugu elkar?), eta baita antolaketa-ikuspegitik ere (zer leku hartzen dute zaintza lanek gure elkarteetan?).
Prozesu honekin, alde batetik, REAS Euskadiko erakundeen artean hausnarketarako gune bat sortu nahi genuen beren lan-politikei buruz, ikuspegi feminista batetik, eta, bestetik, erakundeek lan-politika horien fase eta une desberdinetarako (harrera/sarrera, garapena eta irteera) eraiki dituzten esperientziak eta tresnak partekatu nahi genituen.
Dokumentua martxoan ospaturiko Bizitza Jokoan Kongresuan garatu zen eta orain eragin politiko kanpaina bat egiteko erabiliko da.
Emakumeenganako Indarkeriaren Behatokia martxan jartzen dabiltza CRIC-eko emakumeek. Bertan, Caucako departamentuan emakumeek jasaten duten indarkeriaren ikerketan, arretan eta ikustarazteko lanetan dihardute.
Nola egin aurrera aktibismo iraunkor eta feminista batean? Nola bultzatu lan-eredu arduratsuagoak? Zatoz tailerrera eta proposamen hau eraikitzen jarraituko dugu!! Datorren otsailaren 16an Gasteizen!