Urriaren 14an eta 15ean, Gasteizen, hainbat ahots eta esperientzia elkartuko ditugu ultraeskuinaren gorakada eta itxaropen narratibei buruz hitz egiteko. 💜
Urriak 14 · Emakumeen Etxea. 10:00. Tailerra 
Sare sozialak erabiltzen ditugun pertsona eta kolektibo feministak eta LGTBIQA+ urteak daramatzagu ohartzen ikusgai izateak eta gure eskubideez hitz egiteak ondorio gorrotagarriak dakartzala. Tailer honetan gorrotoa bultzatzen duten mekanismoak detektatzen ikasiko dugu, aurre egiten laguntzeko estrategia sorta bat partekatuko dugu eta elkarrekin zer egin dezakegun pentsatuko dugu gure bizitza digitalak osasuntsuagoak izan daitezen.
La Intersección, erreferentziazko ekimena da esfera digitalean ematen diren diskurtsoen eta narratiben analisian eta horiek eraldatzeko moduaren azterketan, arreta berezia jarrita antigenero diskurtsoetan eta trans narratibetan. Hortik harago, denbora daramate kolektibo eta aktibisten eskutik ibiltzen, aldaketarako estrategia eta narratibak eraikitzen. https://lainterseccion.net
🔸 Urriak 14 · Emakumeen Etxea. 18:00. Mahaingurua
Natalia Marsicovetere, Miquel Ramos eta Aranza Santos izango ditugu gurekin, ultraeskuinaren egungo testuingurua aztertzeko eta Guatemala edo El Salvador bezalako hainbat lekutan sortzen ari diren erresistentziei buruz hitz egiteko.
🔸 Urriak 15 · Landatxo Gizarte Etxea. 18:00. Mahaingurua
Luciana Peker, Olatz Buesa eta La Intersección-ekin, geure burua kontatzeko eta elkarri kontatzeko beharraz hitz egingo dugu, itxaropenerako narratibak sortzea erresistentzia egiteko modu bat ere badelako.
🎶 Eta jardunaldiak Falerinan amaituko ditugu, Andrigina-ren emanaldiarekin.
⏰ 18:00–20:00
📍 Vitoria-Gasteiz
Mugarik Gabek eta Lumagorri HAT-ek antolatuta.
Eman izena hemen: https://hodeia.mugarikgabe.org/index.php/apps/forms/s/nFDkWbmzX83zXnByT8rD7Pot
#ArrauneanDarraigu #ViolenciaPoliticaPorRazónDeGénero