Irailaren 28tik aurrera eta bi astez, Nelton Riveraren bisita izango dugu eta ikasleekin, herritarrekin eta erakunde publikoekin zenbait topaketetan parte hartuko.
Nelton argazkilaria, kazetaria eta historialaria da, Habanako Unibertsitateko (Kuba) Filosofia eta Historia Fakultatean graduatua. Prensa Comunitaria komunikabidearen sortzaileetako bat izan zen 2011n Guatemalan. Komunikabide digitala da eta kazetaritza komunitario, indigena eta feminista lantzen ditu. 2008az geroztik, gai hauek jorratu ditu: memoria historikoa, justizia trantsizionala, megaproiektuak, komunitate-kontsultak, nekazari eta ikasle borrokak, ikasleak, giza eskubideak, migrazioa, ustelkeria eta hauteskundeak. 2005etik aurrera ondasun naturalen defentsan egindako mobilizazio komunitarioak, Guatemalako jatorrizko herrien eta Xinka eta Garífuna herrien antolaketa eta erresistentzia dinamikak dokumentatu ditu
“Desinformémonos” mexikoko hedabidearen iritzi zutabegile da eta Green Blood eta Mining Secrets ikerketa-taldeetako kide da. Hauek Guatemalako Karibeko legez kanpoko meatzaritza-operazioei buruzko bi kazetaritza-ikerketa dira, Prensa Comunitaria-k eta munduko 65 kazetarik zuzenduak, Forbidden Stories Frantziako partzuergoarekin batera, 2018an eta 2022an.
Gaur egun, Neltonek SECRETOS MINEROS, DEL MIEDO A LA RESISTENCIA liburua aurkezten ari da. Bertan, El Estor-eko Guatemalako eskualdean Erdialdeko Amerikan XXI. mendean eman den ustelkeria eta botere istorio ilunenetako azaleratzen du. Bost urteko kazetaritza ikerketaren kronika da, “Fenix” nikel meategiaren atzean dagoen sare kriminala azaleratzen duena, errusiar eta suitzar konglomeratuek kontrolatua eta gobernu ustelek babestua.

Zehazki, 3 ekintza ospatuko dira publikoari irekiak izango direnak:
- Irailaren 30ean, asteazkena, 19:00etan: “Secretos Mineros” liburuaren aurkezpena Bilboko Zirika Herrigunean.
- Urriaren 1ean, osteguna, 18:00etan: hitzaldia Dalila Argueta defendatzailearekin batera Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan
- Urriaren 2an, ostirala, 19:00etan: liburuaren aurkezpena eta hitzaldia Bergarako Kartzela Zaharrean


