Ekainaren 24an eta 25ean, REAS Euskadik, SETEM Hego Haizeak eta Mugarik Gabek 2022. urteaz geroztik ikuspegi feminista intersekzionalaren bidez garatzen dugun lan-politikaren inguruan hausnartzeko eta lan egiteko prozesuan berriro murgiltzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Oraingoan, topaketa bakoitzean agertu den gaia jorratuko dugu, zeharkatu egiten gaituelako eta denbora eskaini nahi diogulako: gatazkak. Horretarako, bost urtez bertan murgilduta eduki gaituen prozesuaren helburu hirukoitz hau daukan mintegia egingo dugu: gaia ikuspegi feminista intersekzionalaren bidez lekuratzea, konfiantzako eremuan eztabaidatzea eta ekintzarako tresnak partekatzea.

Horretarako, CALA – Ikaskuntzako Giza Talde Alternatiboko teknikaria eta aktibista den Miguel Esquembre González izango dugu bidelagun. Erakundea 2000. urtean sortu zen, eta lan-ibilbide luzea dauka gizarte-eraldaketarako, ikaskuntza kolektiborako eta gatazken kudeaketarako prozesuetan.

🤿Hona hemen murgiltzeko prozesu horren egitaraua:

📍1. saioa – Ekainak 24, asteazkena, 16:00 – 17:30. Online.  Gatazken esparrua. Saioak behar besteko aukera emango digu, ikuspegi feminista intersekzionalaren eskutik gatazketan bertan murgiltzeko: kontzeptuak, gatazka-motak, estrategiak… partekatzea. Lengoaia bateratuan elkartzeko saioa izango da.

🧭2. saioa – Ekainak 25, osteguna, 11:00 – 14:00. Ekonopolo. Hausnarketatik ekintzara. Geure esperientzietan, jarduketetan eta tresna zehatzetan murgiltzeko topaketa izango da, eta, horrela, lan egiteko aukera izango dugu.

🎟️Partaidetza doakoa den arren, izena eman behar da aurretiaz. Gainera, badago mintegia oso-osorik egiterik edo saio bakar batera joaterik.

🤝 Jarduera sustatzen dute: REAS Euskadi, SETEM Hego Haizea, Mugarik Gabe.

Ekainaren 22a baino lehen eman izena hemen: https://erabili.liberaforms.org/plf-conflictos