Femias Kolektiboak, Mugarik Gaberen laguntzarekin, Adimen Artifiziala eta honek eraikitzen dituen imajinarioen inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituen erakusketa artistiko bat garatu du.
Nork gidatzen du IA? Nola eragiten digute IAk sortutako irudien joera matxistek, arrazistek, klasistek eta abarrek? Ba al dago alternatiba feministarik?
Hurbil zaitez Gasteizko Montehermoso Kulturunera abenduaren 11tik urtarrilaren 25era, eta giza eskubideen eta feminismoaren ikuspegitik AANn barneratzeko aukera izango duzu. Erakusketa hau, Mujeres que Crean erakunde kolonbiarrak parte hartu duen sorkuntza kolaboratibo baten emaitza da.
Mujeres que Creanek, emango du hitzaldi bat abenduaren 12an, ostirala, 18:30ean, Montehermoson. Emakumeen aurkako indarkeria digitalaz hitz egingo dugu IAren unibertsoan, eta ziberzaintzako estrategiez Hegoalde Globaletik