NAZIOARTEKO LANKIDETZAKO TEKNIKARIA Gasteizen
FUNTZIOAK
Mugarik Gabeko Plan Estrategikoaren araberako lankidetza-proiektuen formulazioa eta jarraipena (Herri Indigenen Eskubideak, Emakumeenak, ekofeminismoa)
Mugarik Gabeko nazioarteko lankidetza-taldean parte hartzea, baita erakundeko beste gune batzuetan ere.
BALDINTZAK
Prestakuntza akademikoa
Nazioarteko lankidetzako prestakuntza eta/edo giza eskubideekin lotutako ikasketak.
Feminismoekin eta herri indigenen eskubideekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza baloratuko da.
Maila teknikoa
Esperientzia Lankidetzaren Euskal Agentziarekin, foru-aldundiekin eta udalekin lankidetza-proiektuak egiten, gauzatzen eta justifikatzen.
Esperientzia tokiko bazkideei laguntzen eta proiektuak formulatzeko eta justifikatzeko talde-lana egiten.
Bestelakoak
Harremanetarako, elkarrizketarako eta talde-lanerako gaitasuna.
Koordinazio bileretara eta jardueretara Bilbora eta Gipuzkoara joateko prestasuna
Bidaiatzeko prestasuna
BALORATU BEHARREKOA
Euskara jakitea
Gizarte-mugimenduetan eta/edo GKEetan parte hartzeko esperientzia eta Arabako elkarteen errealitatea ezagutzea
Latinoamerikako testuinguruaren ezagutza, bereziki Kolonbiakoa.
Antolatzeko eta erabakitzeko gaitasuna
Komunikazio-trebetasunak
Antzinatasuna eta inplikazioa erakundean: bereziki baloratzen da
ESKAINTZEN DIREN BALDINTZAK
Ordezkapen-kontratua.
Lanaldi osoko kontratua.
Gasteizko lanpostua, telelana egiteko aukerarekin.
Soldata Mugarik Gaberen ordainsariaren arabera.
CURRICULUMAK AURKEZTEA
2025eko urriaren 22ra arte jasoko dira, bilbao@mugarikgabe.org helbidean, “Nazioarteko Lankidetzaren posturako deialdia” gaiarekin.