Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Teknikari lan eskaintza argitaratzen dugu:

EGINKIZUNAK

  • Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuak formulatzea, gauzatzea eta ebaluatzea, erakundearen Plan Estrategikoaren arabera (gaiak: Herri Indigenen eskubideak, emakumeenak, ekofeminismoa, kontsumo arduratsua…).
  • Hezkuntza-prozesuak gauzatzea: formakuntza-prozesuak, jardunaldiak, tailerrak, mintegiak eta abar antolatzea eta ematea. Komunikazio-kanpainak, dibulgazio-materialak eta abar diseinatzea. Eragin politikoa egitea erakunde publikoetan, komunikabideetan eta hainbat espaziotan.
  • Ekologismo sozialarekin, ekonomia sozial eta solidarioarekin eta justizia sozialarekin lotutako sare eta plataformetan parte hartzea
  • Bizitza Jasangarriak eta Herri Indigenak Hezkuntza Taldean parte hartzea, baita erakundearen beste gune batzuetan ere.

BALDINTZAK

Prestakuntza akademikoa

  • Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako prestakuntza edota Giza Eskubideekin edo Nazioarteko Lankidetzarekin lotutako ikasketak.
  • Ekologiarekin, ingurumen-jasangarritasunarekin, feminismoekin eta herri indigenen eskubideekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza.
  • Euskara jakitea.

Maila teknikoa

  • Hezkuntza-proiektuak egiten, gauzatzen eta justifikatzen esperientzia izatea.
  • Prestakuntzak, tailerrak, jardunaldiak eta abar ematen esperientzia izatea.

Bestelakoak

  • Harremanetarako, elkarrizketarako eta talde-lanerako gaitasuna.
  • Koordinazio bileretara eta jardueretara Arabara eta Gipuzkoara joateko prestasuna
  • Bidaiatzeko prestasuna

BALORATUKO DA

  • Antzinatasuna eta erakundean duen inplikazioa: bereziki baloratzen da
  • Bizkaiko Gizarte-mugimenduetan edota Gobernuz Kanpoko Erakundeetan parte hartzea eta errealitatea ezagutzea
  • Lan propioa antolatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Komunikazio-trebetasunak

ESKAINTZEN DIREN BALDINTZAK

  • Urtebeteko ordezkapen-kontratua
  • Lanaldi osoko kontratua.
  • Lanpostua Bilboko bulegoan
  • Soldata, Mugarik Gaberen ordainsariaren arabera.

CURRICULUMAK AURKEZTEA

2025eko abuztuaren 31ra arte jasoko dira CVak bilbao@mugarikgabe.org  helbidean, “Hezkuntza teknikari lanpostua” izenarekin.