Mugarik Gabetik SEXU-JAZARPENEKO ETA SEXUAN ETA SEXU-ORIENTAZIOAN OINARRITUTAKO JAZARPENEKO EGOERETAN PREBENTZIOA LANTZEKO ETA ESKU HARTZEKO PROTOKOLOA konpartitzen dugu.

2019an gure lehen protokoloa onartu genuen, eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearena hartu genuen erreferentziatzat. Koordinakundeko Genero Taldeko kide garenez, haren eztabaidan eta prestaketan parte hartu genuen, eta protokolo beharrezkotzat ez ezik, erreferentetzat ere hartzen dugu, edukiengatik eta ikuspegiagatik.

Denbora horretan protokoloaren jarraipena egin dugu, eta aurten eguneratu egin dugu. Horretarako, aldaketa batzuk egin ditugu, gure egungo testuingurura egokituak: zein den gure rola tokiko bazkideekin, nola lurreratu Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzako prozesuetan, nola lotu beste jazarpen-modu batzuekin, nola lotu arrazismo-arrazoiengatiko jazarpen-egoerekin… Esku-hartze eta prebentzio prozesuari buruzko edukiak mantentzen dira, baina datozen urteetan aurrera egiteko konpromiso eta eztabaida berriak gehitu ditugu.

HEMEN duzu dokumentua