Kapitalari PLantok  BlackFriday-aren ospakizunak dakartzan ondorioak (sozialak, ingurumenekoak, lanekoak)  azaltzen zituzten mezuekin, baina baita nagusi den kontsumo-ereduaren ordezko beste mezu batzuekin ere   “BlackFriday, yo me planto. Egin dezagun planto! Kanpaina bururatu dute.

Aurten ere iristen ari gara BlackFriday (ostiral beltza) edo CiberMonday (ciber astelehena), kontsumo konpultsiboaren sinonimoak biak, gure poroak urez betetzen dituzten egun horietara: iragarkiak irratian, telebistan, garraioan, prentsan,… edonon eskaintza ikaragarriak daude, benetako “gangak” lortzea ahalbidetuko diguten deskontuak, eta dena oraindik merkeago erosketa online egiten badugu.

Horrek ondorio ugari eta larriak ditu gizartean eta ingurumenean: online merkataritzak enpleguak suntsitzen ditu eta lan-baldintzak prekarizatzen ditu, salgaien garraioa areagotzeaz gain, eta, beraz, baita CO2 emisioak ere. 5.000 denda txikik baino gehiagok ateak itxi dituzte EAEn 2008 eta 2016 urteen artean. Bestalde, ehungintzaren moda industriarik toxikoenetako bat da; izan ere, haren osagai toxikoek 200 urte baino gehiago behar dituzte degradatzeko, eta zabor-mendiak sortzen ditu, herrialde txirotuetako basamortuetan 39.000 tona arropa-erabili pilatuz.

Hori guztia dela eta, EH Kapitalari Planto! -k, kontsumo intentsibo eta konpultsiborako egun hauetan, Erosketarik Gabeko Eguna ospatzera gonbidatzen gaitu, mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzen lagunduko duten kontsumo-moduetan parte hartzera animatuz. Eta, horretarako, honako hau proposatzen dute:

  • Klik eginez burututako erosketa konpultsiboari aurre egitea.
  • Oinarrizko beharrak erosketarik egin gabe betetzea, konponbiderik jasangarriena den aldetik: konpontzea, trukatzea, partekatzea, sortzea…
  • Merkataritza txikiari eta hurbileko merkataritzari laguntzea.
  • Aurrez aurre erostea, eta, ezin denean, hurbileko merkatariak elkartzen dituzten tokiko plataformak erabiltzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu hona:

Maite: 626 623 066 gaztelera

Marije: 685 769 091 euskera