MEMORIA ERAIKIZen zentzumen esperientzia berezi bat bizitzeko gonbita egiten zaigu. Hortzmuga Teatroak abian jarritako jakintza-alor anitzetako instalazio artistiko baten laguntzaz, hainbat errealitate ezagutzeko gure protagonisten, –indarkeria matxista anitzen biktima eta biziraun duten munduko hainbat tokitako emakumeak– ahots eta kontakizunen bitartez bidaiatzea proposatzen digu; Indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina ezagutu, horri nola aurre egin dioten ikusi eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu.

Emakumeen ahotsak berreskuratzeko apustua da, ez dugulako nahi ahots horiek historiako bazterrean utzita jarraitzea, memoria kolektibo bat berreraiki eta berriz gerta ez dadila oihu egin nahi dugu.

Azaroak 24an, asteartea, Hegoalde Gizarte Etxean (Alberto Shommer kalea 10) egongo gara. Ikuskizunak bi emanaldi izango ditu, 17:30etan eta 18:30etan.

Informazio gehiago eta edozein emanaldirako izen-emateak: joana@mugarikgabe.org