Etxeko langileen eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeen topaketa, urriaren 20an Sorginenean.

Datorren urriaren 20an Gasteizko emakumeen etxean, Sorginenean, goizeko 9.30etatik aurrera Gasteizko Zaintza Sareak (hainbat elkarateen sarea dena), Zentzuz Kontsumitu-k eta Mundubat-ek sustatutako etxeko lanak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeen topaketa garatuko da.  Orain arte horrelako ekimenarik ez da garatu gure hirian.

50 emakume baino gehiagok parte hartzea espero dugu, 3 gaien inguruan hausnarketa egiteko:

  • Gure inguruan eta beste herrialde batzuetan zaintza lanak egiten dituzten emakumeen giza eskubideak.
  • Sektore honetan lan egiten duten emakumeen antolakuntza.
  • Ekonomia feministaren papera zaintzen berrantolaketan. Zaintzak gure bizitzen alderdi guztien erdian jartzearen garrantzia. Aipatutako guztia, zaintza lanen rola emakumeen esku dagoela normalean kontuan hartuz; eta, azken urte hauetan, hegoaldeko emakumeen esku, zaintza-kate globala sortuz.

Ekimenak beste zonalde batzuetan bizitzarako ezinbestekoa den lana gizartean onartzeko eta ekonomikoki bidezkoa izateko antolatu eta mobilizatu diren etxeko langileen eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeen taldeen esperientziak ezagutzeko aukera eskainiko digu.

Antonlatuta eta antolatu gabe dauden emakumeen arteko esparrua sortzea da gure lehentasuna, munduan baztertuta eta diskriminatuta dagoen lan sektorea berreraikitzeko eta aldarrikatzeko. Jarrian aipatzen diren elkarteen ordezkariak egongo dira:

Halaber, topaketan, Zentzuz Kontsumituren “Nortzuk eta nola zaintzen dute Gasteizen? Etxeko langileen egoera” ikerketa aurkeztu eta zabalduko dugu.

Doan parte hartzeko izena eman nahi baduzu, urriaren 18a baino lehen idatzi ezazu:

encuentrothgasteiz2019@gmail.com emailera.