2018ko urrian Memoria Eraikiz estreinatu zenetik, 1400 pertsona baino gehiagok bizi izan dugu indarkeria matxistaren biktima eta biziraun duten emakumeen ahotsetara gerturatzen gaituen esperientzia hau. Beraien testigatzen bitartez indarkeria hauek euren bizitzetan dauzkan inpaktuak eta hauei aurre egiteko garatzen dituzten estrategiak ezagutu ahal izan ditugu. Guztiok sentitu dugu giza eskubideen urraketa larri eta sistematiko honen aurrean erantzuteko beharra.

Urritik aurrera Memoria Eraikizek EHko herri eta hiri desberdinak bisitatuko ditu berriz ere. Bien artean prozesuaren web orria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, erakusketaren bisita birtuala egin eta Mugarik Gabeko indarkeria matxistei buruzko estrategi honen parte diren beste prozesu batzuk ezagutuz.

Informazio gehiago hemen