Datorren maiatzaren 5ean Durangon egongo gara, Ongi Etorri Errefuxiatua-ek eta Caravana Abriendo Fronteras-ek ehunka antolakunderekin lankidetzan antolatutako Herrien arteko Besarkadan. Herrien, pertsonen eta giza eskubideen besarkada bat, neofaxismoari aurre egiteko. 200 kolektibotik gora gara jada ekimen honekin bat egiten dugunak, Europako 30 toki baino gehiagotan aldi berean egingo dena, manifestuan adierazten den bezala, ondokoa salatzeko: Europan eskuin muturreko indarrak eta indar neofaxistak jende-multzo handien artean, migratzaile eta errefuxiatuenganako gorrotoa sustatuz, haiei egotziz gure gizarteetako gaitzen errua: langabezia, soldata baxuak, krisi sozial eta ekonomikoa, delinkuentziak eta matxismoak gora egitea.

Kanpainako informazio guztia hemen aurki dezakezue: https://5m5.eu/eu/