(EGURALDI TXARRAREN IRAGARPENAGATIK, EKINTZA BERTAN BEHERA GERATZEN DA)
Asteburu honetan, otsailak 1 , 2 eta 3, Basauriko ARIZGOITI plazan Memoria Eraikiz ikuskizuna izango dugu.
16 urtetik gorakoentzako begira egina dagoen erakusketa honek indarkeria matxistaren biktima eta bizirik dirauten emakumeen ahotsak jasotzen ditu.
Emakume hauen kontakizunek indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina eta horri nola aurre egin dioten esaten digute. Eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu.
Ezinbestekoa da askotariko indarkeriak jasan dituzten emakumeen ahotsak gure memoria kolektiboan txertatzea, indarkeria matxisten esanahia berridazten laguntzeko eta, horrela, imajinario soziala aldatzeko.

Hemen bizi ahal izango duzunaren laburpena.

Entzutera ausartzen zara?