Badira hiru hilabete, Nikaraguan, pentsio sistemaren erreformaren aurkako protestak abiatu zirela. Demokrazia handiago baten aldarria eta estatuaren giza eskubideen urraketa geldiarazteko exijentzien salaketak kalean jarraitzen dute.Giza Eskubideen Inter-Amerikar batzordearen esanetan, ekainaren 19an 212 hildako eta 2.000 zauritu eta atxilotu zeuden. Datu hauek handitzen jarraitzen dute. Are gehiago, asteburu honetan hogeita hamar heriotzatik gora salatu dira. Gauzak honela, Giza Eskubideen Inter-Amerikar batzordeak Nikaraguako gobernua “giza eskubideen urraketa larriengatik” seinalatzen du.

Herrialdeak bizi duen egoera ezagutzen jarraitzea beharrezkoa da. Baita, ematen diren prozesuen babestea. Momentuz, egungo egoeraren analisia eta salaketa ahalbidetzen duten hiru adierazpen luzatzen dizuegu:

Ekainak 18ko Nikaraguako artikulazio feministaren adierazpena:

Ekainak 28ko Estatu Espainarreko GGKEen koordinakundeak egindako adierazpena

Nicaragua crítica y autocrítica desde la izquierda