M4-inaugurazioa-GGEE-erakusketaGaur, martxoaren 4an, Colombia Euskadik, Nazioarteko Elkartasunak eta Mugarik Gabek antolatutako “Giza Eskubideek ez dute Mugarik / Los Derechos Humanos no tienen fronteras” kanpainiaren harira, argazki erakusketa eta bideo bat aurkeztuko dira Montehermoso Jauregiko Ortuño gelan.

Inaugurazioa 18.30etan izango da, hurrengo hitzaldiarekin batera
Colombia: una mirada a los Derechos Humanos de las mujeres y de los pueblos indígenas en el marco del proceso de paz”.

Saio honetan honako hauek parte hartuko dute:

Teresa Aristizabal, Ruta Pacífica de Colombiako kidea, eta

Emilse Paz, Consejo Regional Indígena del Caucako (CRIC) Kontseilari Nagusia.

Colombia Euskadik, Nazioarteko Elkartasunak eta Mugarik Gabek, kanpainia hau abiatzen dute; bai erakunde hauek lan egiten duten Hegoaldeko herrialdetan, zein Gasteizko testuinguruan, Giza Eskubideen defentsaren eta eskubide hauen bermeari mesede egiten dioten programen babesaren inguruan indarrak batzeko helburuarekin.

Gaur egungo krisi garaietan inoiz baino gehiago, Giza Eskubideak ekonomia eta politikaren eskutan jartzen direlaren lekuko gara.

Anima zateizte!