Etapak 2017-03-16T14:02:27+00:00

Prozesuak hainbat FASE edo momentu indartsu ditu:

Prozesu honen diseinu eta eraikuntza beste elkarteekin batera egitea. Aurretik proposamenaren identifikazioa egin da, prozesu osorako eduki eta aliantzak errazteko.

” open=”no”]

Aitzindariak eta praktika onak izango direnekin harremana, ezagutza eta hautaketa, lehentasunezkoak diren hiru ardatzetan: Botereak, lan ereduak eta zaintzak eta gatazkak.

Prozesuan parte hartzen dugun elkarte guztiak elkartzeko une garrantzitsua. Bertan praktika onak trukatuko dira eta bilera zehatzak egingo dira, gurekin bidaiatzera animatuko diren erakundeen errealitatera egokitzeko praktika on horiek.

Irizpideak zehaztu eta esperimentatzaileak hautatuta, 2017ko otsailera arte hainbat momentu garrantzitsu zehaztu ditugu:

  • Bidaiarien arteko topaketa :: 2017ko otsa
  • Erakunde bakoitzaren bidaia :: 2017ko mar – 2018ko mar

Egindako bidaia ezberdinetan jasotako ikaskuntzak trukatzeko espazioa sortuko da, jakintza produktuak eraikitzeko espazio kolektibo bat sortuz. Horiei esker prozesuan parte hartu dugun erakundeok zein beste entitate batzuk erakundetze-aldaketak sustatu ahal izango ditugu.

Prozesu osoaren eta jasotako ikaskuntzen aurkezpen publikoa.