LIDERGOAK: Guztiak iristen gara hodeietara · Botereetatik ibilaldia

Ibilaldi honek lidergo estiloetatik bidaia bat proposatzen du eta, rolen txandakatzeen bidez, horien kudeaketa horizontalago bat. Antolakundeko pertsona bat zehaztuko da koordinatzaile funtzioak beregain hartzeko (nagusi/lider) eta akordioen jarraipena egiteko (azken funtzio honi, pertsonaia honi, Txilinlari deituko diogu, ebaluazioa bermatuko duena). Betebehar horiek, txandaka, kolektiboko pertsona guztiek bere gain hartuko dituzte.

Ibilaldi honek aukera ematen digu gure antolakundeetan aurkitzen ditugun botere motak eta horien erabilerak lantzeko, erabakietan horizontaltasun eta kolektibotasun gehiago bilatzeko asmoz, bai eta ahalduntzea eta askotariko lidergo estiloen sustapena bultzatzeko ere. Txandakako rol honen bitartez, era berean, beharrezkoak diren zereginak eta ezinegona/zailtasuna sortzen digutenak nabarmentzen dira, eta pertsona guztiek antolakuntzaren ikuspegi orokorra izatea bultzatzen da.

  • Antolakundean botereen birbanaketa handiagoa lortzea du helburu, pertsona guztiek erantzukizun gehiagoko postuak har ditzaten, tradizioan gizonezkoek edo ezaugarri eta bizi eredu tradizionalki maskulinoak dituzten pertsonek betetako eremuak.
  • Ibilaldi honek ikuspegi feministatik kontzientzia hartzea eta aldaketak definitzea bultzatzen du, botereei, erantzukizunei eta lidergoei dagozkien antolakuntza kontzeptuen inguruan.
  • Pertsona guztien ahalduntzea sustatzen du eta gidaritza egiteko askotariko moduen eta botereen kudeaketaren aitortza. Ikuspegi honekin lidergo partekatuaren, banatuaren, estiloen barne aniztasuna zaintzen duenaren aldeko hautua egiten da.
  • Hausnarketa eta praktika bat sortu nahi da, parte hartze indibiduala baino harago joango dena eta hierarkia egiturak zalantzan jarriko dituena, antolakuntza egituran egonkorki finkatuko diren antolatzeko beste eredu batzuk eraikitzearen alde eginda. Egitura horiek barnean izan beharko dituzte konpromisoen jarraipen mekanismoak baita koordinatzailearen rola bera baloratzekoak ere.

*EZINBESTEKOA IPARRORRATZA ESKURA IZATEA ORIENTAZIORAKO

1. GELDIALDIA. LIDERGOETATIK IBILALDIA EGINGO AL DUGU?

Botereen gaineko hausnarketa gure antolakundean

  • Proposamenaren azalpena: Koordinazio rolaren eta Txilinlariaren txandakatzea. Erabiltzen ditugun kontzeptuen ondorioak berraztertzea interesgarria da, horrela, koordinatzaile, nagusi edo lider hitzek konnotazio ezberdina izan dezakete gure hausnarketetan eta ondoko erabakietan kontuan izatekoak.
  • Antolakundean boterearen inguruko hausnarketa galdera bidez (1-3).
    A Euskarria (Botereak gure antolakundeetan).
    Taldekako lana (gutxienez bi talde).

  • Ahalduntzea edo menderatzea bultzatzen duten botereen inguruko testuak irakurtzea gomendatzen dugu, identifikatzeko eta antolakunde bezala ahalduntze prozesuak sustatzeko. C Euskarriak (Botereen kuboa).

Talde akordioa, ibilaldia egingo dugu!

  • Taldean eztabaidatzeko momentua; ibilaldia egitera goazen edo ez baloratzeko, horren ondorioak, nola antolatuko garen eta zein asmo ditugun.

2. GELDIALDIA. IBILBIDEA DISEINATZEN

Ibilbidea taldean eraikitzea. Garrantzitsua da irudimena eta sormena erabiltzea lidergo rolaren txandakatze prozesuari forma emateko.

  • Alde orokorrak ahalik eta xehetasun handienarekin deskribatu eta zehaztu (zer egingo luketen, noiz, noiz arte, kontuan izateko osagai garrantzitsuak, beharrak, beldurrak…).
  • Rola bere gain hartzeko denbora-epeak ezarri.
  • Rola bere gain hartuko duten lehenengo bi pertsonak gutxienez adostu.
  • Ebaluazio adierazle zehatzak adostu rolari ezartzen dizkiogun funtzio eta formak neurtzeko.
  • Gure antolakundean emango diogun erabilera ezarri: luzera begirako planteamendua edo botere banaketan sakontzeko aldi bateko proposamena.
Nor

Hasiera data

Bukaera data

Noiz eta nola ebaluatu

Garrantzitsua! Ibilbidea modu sortzailean eraikitzeko material iradokitzaileak izatea. Malguak izan, trebetasun edo baliabide faltagatik, sormen proposamenekin blokeatzen diren pertsonak baldin badaude.

3. GELDIALDIA. KOORDINATZAILEAREN ROLA DEFINITU

Rolaren funtzioak sakondu eta zehaztu eta gure antolakundera egokitu. B Euskarria (Koordinazio Funtzioak).

  • Koordinazio Rola definitu, eredu bat sortuta eta gure antolakundera egokituta. Taldean lan egiten da (gutxienez bi talde).
  • Taldean partekatu. Berariazko funtzioak guztion artean bateratu (koordinazioa eta jarraipena).

ALTEKIOren ikaskuntzak, espedizio honen Aitzindariak

  • Txandakakoa, beharren arabera.
  • Badira taldearen beste eremu batzuekin nahasten ziren zaintzako alderdi eta gaiak baita koordinazio rolaren funtzioak ere, talde lana bultzatzea baloratu zen.
  • Koordinazioak bere gaitasunen arabera moldatzen ditu funtzioak.
  • Taldeen errazteetan denbora eta heziketa garrantzitsuak dira. Informazio gehiagorako: http://www.facilitacion.org/
  • Erabakiak hartzean guztiok bagaude ere, badira antolakuntza egitura eta botere banaketaren gaineko erabakien araberako ezberdintasunak.
  • Antolakundearen ikuspegi feminista aztertu eta taldean partekatu.
  • Egiten ari garena idatziz jaso, besteekin partekatzeko eta gure burua berrikusteko bide bezala.
  • Koordinazio rola bere gain hartzen duen pertsonak rol honi dagozkion zereginak bere gain hartzen ditu, beste proiektuetan, eremuetan, egiten ari denari gehituta. Bere gaitasunak aprobetxatzen dira funtzioetara egokituta edo funtzio finkoak mantentzen dira pertsona horren gabeziak indartzeko. (adb. jendaurrean hitz egitea kostatzen bazaio, funtzio hori lantzen da ahalduntzeko eta garatzeko).
  • Koordinazioren zereginak txanda aldaketa ematen denean berrikusten dira. Rol hori bere gain hartzen duen pertsona berriak hobetzeko proposamena egiten du, bere aukerei edo antolakundearentzat momentu horretan egokiagoa deritzonari egokituta. Nagusi berriak libreki aukeratuko du rola bere gain hartzeko formakuntzarik jaso behar duen edo ez.
  • Koordinatzaileetako batek, bere txandan zehar, talde eraginkortasuneko eredua erabili zuen (prozesuak-helburuak-pertsonak). Ikusi lotura.

Altekio aintzaidariaren fitxako lotura

Botereak Gure Antolakundean
Koordinazio Funtzioak
Botereen Kuboa

A) Botereak Gure Antolakundean

Deskargatu zure euskarria PDFn

Gure antolakundean botereen gainean hausnartzeko hiru galdera.

1. Gure antolakundean txandakako koordinazioa probatu nahi dugu? Zertarako?

2. Orokorrean funtzionatzeko dugun moduarekin koherentea litzatekeela uste dugu? Zertan bai eta zertan ez? Zergatik?

3. Pertsona guztiek izan ahalko lukete rol hori? Zer behar dugu horretarako? (lan zama, formakuntza, denborak zehaztea…)

B) Koordinazio Funtzioak

Deskargatu zure euskarria PDFn

Koordinazio rolak bere gain har litzakeen funtzioen zerrenda, koordinazio rola ahalbidetzeko gida bezala.

  1. Antolakundearen funtzionamendu ona bultzatzea pertsonen, helburuen eta garapenen jarraipenaren bidez.
  2. Antolakundearen norabide orokorra zaindu.
  3. Egiteke dauden zeregin eta gaien jarraipena egin. Beharrezkoak diren eta ezinegona edo zailtasuna sortzen duten zereginak argi eta garbi adierazi.
  4. Gai zerrenden eta bilera nahiz batzarretan landuko diren gaien diseinua zaindu.
  5. Akordioen jarraipenei adi egon.
  6. Ebaluazio eremuak zaindu eta besteei «kargu hartzeko» ahalmena izan.
  7. Arrano begirada izan: buruan ikuspegi osoa eta pertsona guztiena izatea, bai eta zeregin eta rolena, proiektuena ere.
  8. Autoritate figura ikustarazi eta kontuan hartzea, kooperatibaren zerbitzura bere boterea erabiltzea taldeak legitimatuta.
  • Zer falta zaigu? Zer dugu soberan?
  • Gure antolakundean garatu daitekeela uste al dugu?
  • Pertsona berri bakoitzaren gaitasunetara nola egokitu genezake?

C) Botereen kuboa[1]

Deskargatu zure euskarria PDFn

Botereen kuboa eraikitzeko materiala, erabiltzen ditugun botereen oroigarri gisa norberaren lanpostutik gertu izateko. Rola bere gain hartzen duen pertsona nor den identifikatzeko, ikusarazteko eta gogoratzeko balio ahal digu, bai eta pertsona horrek eta antolakundeko besteek gogoan izateko ere.

Botereen alderdiak:

  • Begi-bistako boterea: Erabakiak hartzean behagarriak diren prozesuei deritzo. Hierarkiarekin, arau formalekin eta erabakiak hartzeko jarraibideekin lotzen da.
  • Botere ezkutua: Garrantzitsua uste denaren gainean eragiteko ahalmenari deritzo, baina agerikoa izan gabe eta ezarritako bideetatik kanpo egindakoari. Adibidez, eremu batzuetara informazioa heltzea kontrolatzea.
  • Botere ikusezina: Esanahiak modelatzeko ahalmena, beste pertsonek horiek barneratzean jendarte dinamiken irakurketa eta ikuspegia eratzen dute, euren parte hartzean muga psikologiko eta ideologiko bat eraikita. Munduan/antolakundean pertsonek euren lekua ulertzeko moduan daukaten eragina da.

Ahalduntze prozesuen barnean dauden botere motak

  • Boterea nondik/ barne boterea: autoestimuarekin, genero ezberdintasunen inguruko kontzientziarekin eta eskubidedun pertsona bezala identifikatzearekin lotua. Mendekotasun egoerei, orain arte egokitzat har zitezkeenei, alternatibak imajinatzeko ahalmena izatea dagokio. Norberaren pribilegio edo zapalkuntza esperientzien oinarrietan dauden sinesmenak eta usteak zalantzan jartzea dakar.
  • Boterea elkarrekin edo boterea norekin: diskriminazio esperientzia indibidualen artean oinarri bateratu baten aldeko lanarekin du zerikusia, interes kolektibo batzuk eratzeko eta horien erreklamazioa elkarrekin bideratzeko helburuarekin. Barnean dauzka ekintza kolektiboaren berezko arriskuak, ezberdintasunen artean zubiak eraiki daitezela eskatzen du, gatazken kontzientzia eta guztiontzako orientatze bera eraikitzea.
  • Boterea zertarako: norberaren bizitzari, munduari eta antolakundeari forma emateari dagokion erantzukizuna pertsona bakoitzak bere gain hartzeari deritzo. Pertsona bakoitzak bere ezberdintasunetik ekarpena egiteko duen ahalmenean oinarritzen da. Elkarrenganako laguntzan oinarritzen denean, boterea norekin alderdiarekin bat egiten du. Boterea norentzat formakuntzarekin, gaitzearekin eta trebezia berriak jasotzearekin eta konfiantza izatearekin lotzen da, norberak beragandik eta norbere esperientziatik lagundu dezan.
[1] Natalia Navarroren “En las organizaciones también queremos bailar. Cambio organizacional pro equidad de género” ponentziatik hartutako testua, 2017ko martxoaren 29an Bilbon izandako Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-patriarkalen Hartu-emanetan aurkeztutakoa.