GATAZKAK: Urratsez urrats neurriz hornitzera · Zaintza eta gatazketatik ibilaldia

Gatazkak gure antolakundeetako parte natural gisa ikusaraztea, horiei heltzeko estrategiak eta neurriz hornitzeko gaiak zehaztea.

Proposatutako ibilaldiak gatazkei modu parte hartzaileagoan ekiteko asmoa du, adostasunean eta harremantzeko edo antolakundean inplikatzeko beste era batean oinarrituta. Hori guztia neurriz hornitzearen ikuspuntutik, zeinak antolakundeko aldaketa beharra gatazken kudeaketa egokiaren zati bezala ulertzen duen. Eta gatazken kontrolerako momentu batetara iritsita, adostasunerako negoziaketa sustatzeko gomendioak proposatzen dizkigu.

  • Gatazkak antolakundeetako kudeaketaren parte saihetsezinak dira. Horri ekiteak talde kultura kooperatiboagoari eta solidarioagoari mesede egiten dio. Gainera, trebetasunak eta jakintzak sendotu eta lortzearen bidez ahalduntze indibidual eta kolektiboa bultzatzen du.
  • Neurriz hornitzearen ikuspuntutik gatazkei aurre egiteak, antolakundeen barruan bizitzaren zaintza (taldearena) baliosten du, erreproduktiboa produktiboaren aurrean, norbanakoen bizitzak eta bizi momentuak kontuan hartuta. Gatazkaren ikuspegi konplexuago eta berriago bat txertatzen du, gure antolakundeen barruan gatazken erroetan dauden balio heteropatriarkal eta kapitalistak identifikatzea ahalbidetuta, bai bere egitura instituzionalagoan, bai eta eguneroko funtzionamenduetan ere.
  • Gatazken kudeaketan, bereziki, perspektiba konplexuago batetik gatazkaren ikuskera zabaldu beharko genuke eta indarkeriatik bereizi, sinonimo bezala erabiltzen baitira (indarkeriaren erabilera harremanak, gatazkak eta abar kudeatzeko baliabide historikoaren ondorio bezala, zeinak aldi berean maskulinitate hegemonikoaren egituratzaile ere badiren). Horixe da, hain zuzen ere, gatazken beste ikusmolde batzuk sortzeko eta ikusarazteko eta kudeatzeko aukera ematen diguna.
  • Ikuspegi zabal eta feminista honetatik gatazkei ekiteak, emozioen kudeaketari ere (baina ez soilik) heltzen dio; zeina tradizioan, femeninoarekin duen loturagatik, ezkutatua izan dena eta ondorioz, gutxietsia. Gure ardura da ikusaraztea eta horri heltzea, bestela eginda, botere logikak eta bizitza erdigunean ez jartzea ahalbidetzen duten ereduak berregiten baititugu, era berean, gure ardura da antolakundeak produkzioa baino zerbait gehiago direla ulertzea.

*EZINBESTEKOA IPARRORRATZA ESKURA IZATEA ORIENTAZIORAKO

1. GELDIALDIA. IBILALDIA EGINGO DUGU?

Taldean eztabaidatzeko, hausnartzeko momentua, ibilaldia egitera goazen edo ez baloratzekoa.

  • Formazio/hausnarketa kolektiboa. Zer egiten dugu gatazkekin gure antolakundean? Neurriz hornitzeaz A Euskarria (Gatazketan murgildu)
  • Gatazkei heltzeko Zazpi urratsak tresna ezagutzera ematen dugu. Tresna hau gatazka bati aurre egitea errazteko gida bat da, eta horiek identifikatzen nahiz indarkeriarik gabe horiei heltzeko trebetasun, baliabide eta tresnez hornitzen laguntzen digu. B Euskarria (Zazpi urratsak).
  • Taldeko balorazioa: zertarako, horren ondorioak, nola antolatuko garen eta zein asmo dugun ibilaldi honekin.

Talde akordioa, egingarria baderitzogu: ibilaldia egingo dugu!

2. GELDIALDIA GATAZKEI HELTZEKO IBILBIDEA

  • Neurriz hornitzearekin lotuta, giroaren inguruko akordio kolektiboak egin.
  • Zazpi urratsen zehaztapen bateratua. B Euskarria (Zazpi urratsak). Zazpi urratsak (beharrezkoa bada) gure antolakundera zehaztu eta egokitu.
    • Prestatu Gatazkari ekiteko orubea.
    • Adierazi Sentimenduak eta emozioak
    • Aztertu Egitateak, emozioak, kognitiboa, etikoa.
    • Proposatu Ideiak eta irtenbideak
    • Adostu Proposamenak eta irtenbideak
    • Zehaztu Proposamenak
    • Ebaluatu Prozesuak eta proposamenak
  • «Zazpi urratsen» erabilera ezarri eta irudikatu. B Euskarria (Zazpi urratsak).
    • Zazpi urratsak zer-nolako gatazketan aplikatzen diren ezagutu eta ezarri.
      Zazpi urratsen aplikazio denborak zehaztu.

GARRANTZITSUA eta GOMENDAGARRIA! Prozesuaren fase guztietan dinamika eta metodologia parte hartzaileak erabiltzea eta erraztearen laguntza izatea (finkoa edo txandakakoa).

Setemen ikaskuntzak, espedizio honetako Bidaiaria [1]

  • Tresna horrekin ikusi ahal izan dugu gatazken aurrean izaten ditugun erantzunak aurrez ikasitako arau, gidoi edota rolen emaitza direla. Horiek, askotan, antolakundeko inertziekin bat etortzen dira, balio heretopatriarkalekin nahiz maskulinoaren eta femeninoaren eraikuntza barneratuekin lerrokatuak daudenak, horiekin funtzionatzen dugu eta horiek berregiten jarraitzen dugu.
  • Antolakundearen eta norbanakoen inertzia eta erreakzio horiek berrikusteak, sormen gehiagoko eta kontzienteagoak diren erantzunak hausnartzeko aukera ematen digu, horietatik abiatuta gatazka sortzen ari den horrekiko erabaki eraldatzaileak hartzeko.
  • Konpromiso pertsonal handia behar da, egoeren aurrean dugun erreakzio emozionalak berrikustea eskatzen baitu, bai eta sentimenduen komunikazioan ikaskuntza bat ere, bai adierazteko bai eta jasotzeko.
  • Giro ona ez da berez sortzen. Zaintzea, denbora eta baliabideak eskaintzea, planifikatzea, iraunkorki indartzea eta sendotzea, behar indibidual eta kolektiboei arreta eskaintzea eskatzen du, kontuan hartuta elkarri eragiten dietela.
  • Talde giroa lantzea ezinbestekoa da talde lan ez heteropatriarkala sendotzeko; norbanakoarena dena eta kolektiboarenaren arteko zubia delako, publikoa eta pribatua, pertsonala eta politikoa banaketa historikoarekin apurtzen du.
  • SETEM osatzen dugunon artean hobeto ezagutzea ekarri du, estimuaren eta konfiantzaren alde eginda, elkarrenganako aitortza, proiektu komun batean parte hartzen dugunon artekoa eta taldeari egindako ekarpena eta balioa. Horrek gutxiespenaren eta lehiakortasunaren kulturaren aurka egiten du, kultura horretan jendarteratu gara eta horrek zeharkatzen ditu gure harremanak.
  • Eraldaketa feminista baterantz gatazken kudeaketa, zaintzak eta giroaren lanketaren talde prozesuek denbora behar dute, pertsona eta ekonomia baliabide zehatzak, eta konpromiso sendoak. Hori, antolakundeen barnean erreproduktiboa baliabidez hornitzea da.
  • Ikaskuntza kolektibo eta indibidualeko bidaia bat da, komunikazio ez indarkeriazkoa eta emozionalerako gaitasun, trebetasun eta baliabideen indartzea, espazio kolektibo kontzienteagoen erraztea eta dinamizazioa, bai eta kontsentsu bidezko erabakiak hartzea ere.
  • Izatearen dimentsioak (gorputzekoa, emozionala, sormenezkoa, arrazoizkoa etab.) kontuan izango dituzten metodologietan esplorazioak, sortzeak eta sormenak duen garrantzia.
[1] Bidaia honetan, Setemek ez zuen espezifikoki Aitzindarien jardunbide egokietako bat esperimentatu; Zazpi urratsak praktikan jartzeko apustuan aurrera egitea aukeratu zuen, Colectivo Cala taldearekin berariaz landutako tresna, Ikusezinean Bidaia honetako aitzindarietako bat.
Gatazkan murgildu
Zazpi urratsak
Zazpi urratsak Imanak

A) Gatazkan murgildu [1]

Deskargatu zure euskarria PDFn

Gatazkak giza harremanen eta funtzionatzen ez duen horren eraldaketa eta aldaketa aukeren oinarri direla badiogu, edo horiek sortzen dituen sistema bidegabe eta indarkeriazkoaren adierazle direla, agerian uzten duten egoera bihurtzeko aprobetxatu nahiko dugu. Eta horrela, gure harremanetan eta kolektiboetan hazi. Horregatik, neurriz hornitzeaz hitz egiten dugu, horrek gatazkei indarkeriarik gabe heltzeko gaitasun, baliabide eta tresnez hornitzeari egiten dio erreferentzia.

Neurriz hornitzeak taldearen bizitza, funtziona dezan zaindu eta landu behar den arlotzat jotzea dakar. Trebetasun indibidual eta kolektibo batzuk garatzera bideratutako prozesua da, talde giroa sendotuta eta proiektu komunari lagunduko dion komunikazio erraz eta indarkeria gabea bultzatuta. (Colectivo Cala taldearen Talde Eraikuntzaren Piramidea).

Neurriz hornitzeak gatazkei ekiteko kudeaketa emozionalean eta komunikazioan entrenatzeko aukera emango digu, bai eta negoziaketan ere; giroa, komunikazioa eta proiektu komunean norberaren inplikazioa eta parte hartzea hobetuz, kooperazioaren, negoziaketaren eta gatazken kudeaketa positiboaren kultura sendotuz.

Ikuspuntu zabalago honetatik ibilaldi honek, gatazken kontrolerako momentu batetara iritsita, adostasunerako negoziaketa sustatzeko gomendio batzuk proposatzen dizkigu.

NEGOZIAKETAZ hitz egiten dugu adostasunezko erabakiak hartzeari erreferentzia egiteko, aurretik esandako guztia praktikan jarrita. Bide berriak aztertzean datza, bozketa eta gehiengoetatik kanpo, erabakiak hartzeak berdintasunezkoak, parte hartzaileak eta ez sexistak izatea bultzatuta; azken erabakian pertsona guztiek euren iritzia islatuta ikusiko duten eta guztiek euren ikuspuntua eman ahalko duten prozesuak martxan jarrita.

B) Zazpi urratsak [2]

Deskargatu zure euskarria PDFn

1. PRESTATU (Inplikazioa berdintasunezkoa eta horizontala izateko baldintzak sortu)

  • Nork parte hartzen duen adostu eta funtzioak zehaztu. Nortzuk?
  • Edukiak, dinamizazioa (moduak edota pertsonak), denborak eta tokia, eta abar adostu.
  • Arazoa edo gatazka zehaztu.
  • Gai zerrenda zehaztu eta denboraz zabaldu.
  • Dagokion informazio guztia eskuragai jarri.
    • Prozesuaren egituran adostasuna al dago?
    • Guztiak? Nortzuk? Talde guztiak baldintza berdinetan parte hartzen al du? Ados al gaude arazo horri orain ekiteaz?
    • Beharrezkoa den informazio guztia eskura daukagu?
    • Arazoa da…

2. ADIERAZI (Hasi aurretik sentimenduen adierazpena)

  • Nola eta zenbat eragiten digu egoerak?
  • Zer espero da? Zeren beldur gara? (aukerak eta beldurrak)
  • Zein jarrera dugu negoziatzeko?
  • Zergatik konpondu nahi da ondo gatazka?

Garrantzitsua da prozesuan zehar sentimenduak adieraztea eta bere denbora ematea: Gurpil zoro batean sartzeko arriskua dagoenean, emozioek prozesua blokeatzen dutenean, indartsuak direnean eta adostasunerako borondatea ikuspegitik galtzen ari denean.

3. AZTERTU (Arazoaren, pertsonen eta prozesuaren azterketa).

  • Egitateen azterketa: Zer gertatu den, denborazko zein hurrenkeratan, nortzuk parte hartu duten, zer egin edo esan den…
  • Azterketa emozionala: Gertatutakoak alde bakoitzari zelan eragin dion, zein sentimendu jarri diren jokoan, gatazkan nola eragin duten eta nola eragiten duten. Azterketa emozionala ezin da erantzun sentikor-afektiboekin eta horiek adieraztearekin nahastu. Ez da emozioa bera adierazteko momentua, prozesuari nola eragin dion ikustekoa baizik. (aurreko puntua, sentimenduen adierazpena, objektiboki ikusaraztea)
  • Azterketa kognitiboa: Gatazka eta bere testuinguru guztia ulertzen saiatzen da, haren erroak, azkartzeak, tipologia, ekiteko moduak, askotariko rolak, beharrak…
  • Azterketa etikoa: Zein zentzu, balio, proiektu, interes, behar eta sakoneko aukera jarri dira jokoan.

4. PROPOSATU (Akordioan inplikatuak sentitzeko parte hartu)

  • Lehen fasea: sormenezko proposamenak, anitzak, partzialak. Zentsura eta auto-zentsura gabe. Akordioak eraiki ahal izateko, alternatibak proposatu edo beste pertsonari bere ekarpenak egitea eskatu. Akordioen aurrean sentimendu positiboak adieraztea, adostutakoa indartzeko eta errealago eta iraunkorrago egitea errazteko. Urrats hau inplikazio kolektibo indartsu batekin egiten bada, alde guztiak inplikatuak eta islatuak sentituko diren gatazka kontrolatzeko balizko akordio baterako zimenduak jartzen ari gara.
  • Bigarren fasea: proposamen kopuru erabilerraza laburbildu.

5. ADOSTU

  1. Proposamen eta gaien inguruan lan hurrenkera adostu, horien erraztasun eta garrantziaren arabera.
    • Proposamenak multzokatu eta ordenatu erabilerrazak eta laburtuak bihurtzeko.
    • Lehen galdeketa: proposamen bakoitzak onartua izateko dituen aukerak ikusteko.
    • Proposamena borobildu, laburpen berriak eta ñabardurak.
  2. Iritzien galdeketa bat egiten da eta proposamen bakoitzerako akordioan apuntatzen dira. Galdeketa aurrera eramateko adostasun edo desadostasunezko bost maila hauek landu ditzakegu: erabateko akordioa, partziala, desadostasun partziala, alboratzea eta betoa.
  3. Akordioak egituratu eta laburbiltzen dira, kontsentsua konfirmatzen da.
  4. Onarpen formala.

6. ZEHAZTU/PLANIFIKATU

  • Beharrezkoak diren zeregin guztiak zehaztu, arduradunak, denborak, moduak eta abar esleituz.
  • Aldian aldiko jarraipen sistemak ezarri.
  • Gatazka konplexuetan, jokatzeko eta jarraipena egiteko plan bat diseinatzea beharrezkoa izan daiteke, jokatzeko eremuak, faseak, helburu partzialak eta tarteko balorazioak ezarrita.
  • Buruan izan prozesuaren helburua ez dela akordioetara iristea, errealitatea aldatzea baizik.
    • Zeintzuk dira lortutako akordioek isla izango duten zeregin zehatzak? Nortzuk arduratuko dira horietaz, noiz eta nola egingo dira?
    • Zein tresna geureganatuko ditugu akordioen betetzearen jarraipena egiteko eta zereginak egiten direla berrikusteko?

7. EBALUATU

  • Prozesua baloratu, parte hartze maila (prozesua emaitzaz harago).
  • Emaitza baloratu, akordioekin identifikazio maila (momentuan) eta gatazkaren konponbidearen benetako maila (ondoren).
  • Ikaskuntzak nabarmendu eta balioetsi.
  • Heda daitekeen adostasunaren kultura sortzen joan. Gatazkaren kontrol orokorraren balorazioa soilik egin daiteke konponbide zehatzak praktikan jarri direnean. Azken urrats honetan, prozesua bere osotasunean baloratu nahi da.

Garrantzitsua! Hau momentu hona da lan emozionalerako, taldea indartzeko eta pertsonarteko harremanetarako. Onuragarria izan daiteke (edo beharrezkoa) gatazkan zehar kaltetua izan daitekeen giroa berreraikitzeko ekintzak aurreikustea.

C) Zazpi urratsak Imanak

Deskargatu zure euskarria PDFn

Irudi hauen bitartez, Zazpi urratsak gogoan izateko eta gogorarazteko imanak erabili, bai eta prozesua kudeatzeko ere.

[1] Testu hau Protocolo de actuación para la prevención, identificación e intervención contra las violencias machistas. Aprendiendo a regular conflictos y cuidar la vida del grupo para un trabajo en equipo no heteropatriacal. Setem Hego Haizea. Eta bere Aplikazio Gidatik egokitua da. Dokumentu osoaren irakurketa gomendatzen dugu.

[2] Zazpi urratsak Protocolo de Actuación para la prevención, identificación e intervención contra las violencias machistas. Aprendiendo a regular conflictos y cuidar la vida del grupo para un trabajo en equipo no heteropatriacal. Aplikazio Gidaren parte dira. Setem Hego Haizea. (30 – 37 orr.). Dokumentu osoaren irakurketa gomendatzen dugu.