
Mugarik Gabek egindako
“Nola diozu? Genero-ekitatean oinarritutako komunikaziorako gida” helarazten dizuegu. Material honek bai euskaraz bai gazteleraz sexistak ez diren komunikaziorako jarraibideak errazten ditu. Mugarik Gaben uste dugu komunikazioaren bitartez gure izaera eta pentsakera jakinarazten dela. Beraz, genero desberdintasunak eraldatu nahi baditugu, gure komunikazioak genero ekitatea aurrera eramaten duen beste errealitate bat ikustarazi beharko du.
Gida hau atal ezberdinetan egituratuta dago:
1. Zergatik: genero-ekitatean oinarritutako komunikazio baten arrazoiak azaltzen ditu.
2. Zertarako: zein komunikaziotan erabil dezakegu.
3. Nola: hizkuntza, irudi, eduki eta metodologietan kontuan izateko alderdi praktikoak.
4. Gaia zabaltzeko nahian: beste dokumentazio eta tresna batzuk, eta baita erabilitako bibliografia ere.
Hobeto ezagut dezazuen eta gai honen garrantzian gehiago sakontzeko Gidaren aurkezpen ekitaldira gonbidatzen zaituztegu. Hau hurrengo ekainaren 15ean izango da, 19:00etan EHUko Esperientzia Gelan, Banco de España Kalean 2 (Bilboko Alde Zaharra) kokatua dagoena. Aurkezpenerako, Begoña Yebra kazetaria eta María Viadero Mugarik Gabeko genero arduraduna izango ditugu.
Honez gain, gida hau interesa duen edonorentzat baliagarria eta eskura egon dadin
HEMEN eskegita dago eta bertatik deskarga dezakezue.