spacer.png, 0 kB
Advertisement
HASIERA
Spot Sozialen Nazioarteko 5. Lehiaketa PDF Inprimatu E-posta


Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak aurten ere antolatu du “ZureVision-SocialVision” Nazioarteko Lehiaketa.
 
Lehiaketa honen xedea da elikadura-subiranotasunaren kontzeptua herritarren artean ezagutaraztea. Horretarako, bada, gaur egungo nekazaritza- eta elikadura- sistemaren funtzionamendua eta sistema horrek elikagaiak ekoizten eta kontsumitzen dituzten lagunengan dituen ondorioak salatu eta, aldi berean, emakumeek, munduko hainbat txokotan eta gure inguruan ere, jasan behar dituzten berariazko ondorioak agerian utzi nahi ditugu. Izan ere, elikadura-subiranotasuna aipatutako eredu horri aurre egiteko alternatiba da, eta, hortaz, ikuspegi horren barruan garatzen ari diren esperientzien berri ere eman nahi dugu.
 
Gizarte-gaiez kezkatuta dauden norbanako eta talde guztiei dei egiten diegu, beraz, kamera edo are telefono mugikorra hartu eta gai hau landu dezaten. Modu horretan, eta ikus-entzunezko baliabideak lagun, gizartea eraldatzeko prozesuan parte hartu ahalko dute.

Kezka apur bat, irudimena eta mundua aldatzeko gogo bizia baino ez dira behar!!!
 
 
Muestra de cine y cooperación "Contra las violencias machistas" en Gipuzkoa PDF Inprimatu E-posta

muestra de cine

 
"Indarkeria matxisten aurka" 7. zine eta kooperazio emanaldia Leioan PDF Inprimatu E-posta
Leioa
 
 
"Indarkeria matxisten aurka" 7. zine eta kooperazio emanaldia Durangon PDF Inprimatu E-posta
Durango
 
 
spacer.png, 0 kB