ERAGOZPEN FISKALA. ERRENTA KANPAINA

 

Mugarik Gabe Eragozpen Fiskalerako kanpainan parte  hartzen dugun eragiletariko bat gara.

Zer da Eragozpen Fiskala?

Hitz gutxitan, Eragozpen Fiskala da zure ustez onargarriak ez diren partidak zure zergen bidez ordaintzeari uko egitea (gastu militarra, bankuen erreskateak…) eta, horren ordez, zure ustez benetan merezi duten proiektuetara bideratzea zure dirua. Informazio gehiago nahi baduzu… Jarraitu irakurtzen


Beste supermerkatuak posible ahal dira, etorri gurekin hurrengo asteazkenea!!

Azken urteotan, gure eguneroko erosketa multinazional gutxi batzuen eskuetan dago. Enpresa hauek beraien etekinak handitzeko ondasun naturalak esplotatzen dituzte, produkzioa mila kilometrotara deslokalizatzen dute eta milaka pertsona esplotatzen dituzte lan-baldintzak bidegabeko eta ez duin lan-baldintzak erabiliz.

Honen kontra, gero eta gehiago gara bestelako “supermerkatuak” bultzatzen ditugunok, autogestioan eta lankidetzan oinarritutakoak. Proiektu hauek ekoizpen ekologikoa eta jasangarrian oinarritzen dira, produkzioaren birkokatzean eta zirkuito laburretan eta, lan-baldintzak duinak eta bidezkoak ziurtatzen dituzten ekoizpen-proiektuak babestean.

Jarraitu irakurtzen


Hemen dago gure 2017ko txostena ;)

Memoria-dokumentuetan laburbiltzeko ahalegina egin ohi da gehiegi luzatu ez dadin, baina aldi berean landutakoaren funtsa ulertu dadin. Frogatu dugu memoria orok ere baduela sorpresa kutsua; izan ere, ikusi dugu gauza asko egin ditugula, uste genituenak baino gehiago egin ere.

2017. urtean Mugarik Gabek egindako jardueren laburpena luzatzen dizuegu. Sakatu hemen.


2017ko TXOSTENA

Memoria-dokumentuetan laburbiltzeko ahalegina egin ohi da gehiegi luzatu ez dadin, baina aldi berean landutakoaren funtsa ulertu dadin. Frogatu dugu memoria orok ere baduela sorpresa kutsua; izan ere, ikusi dugu gauza asko egin ditugula, uste genituenak baino gehiago egin ere.

2017. urtean Mugarik Gabek egindako jardueren laburpena luzatzen dizuegu. Sakatu hemen.


“GIZA ESKUBIDEAK DEFENDATZEN DITUZTEN EMAKUMEEI JAZARPENA MESOAMERIKAN” MAHAINGURUA

Hurrengo maiatzak 11, ostirala, 19:00etan, La Bolsako udaltegian (Bilbon), Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, CEAR-Euskadik, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Calalak, eta Mugarik Gabek Mesoamerikan Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeen kriminalizazio eta jazarpena eta honi aurre egiteko erabiltzen ari diren estrategiak ezagutzera emateko mahai ingurua antolatu dugu.

Honetarako gure artean izango ditugu:

  • Lydia Alpizar, Iniciativa Mesoamericana de Defensoras de Derechos Humanos elkartekoak, Iniciativak egindako azken txostena aurkeztuko du.
  • Lolita Chávez Ixcaquic, Guatemalako Herri K’iche’s Kontseiluen ordezkaria eta feminismo komunitarioaren parte dena, Guatemalako emakume defendatzaileen egoera ezagutzera emango du.
  • Marusia Lopez Cruz, Asociadas por lo Justo (JASS) elkartekoak, “Babesa birpentsatzen” txostena aurkeztuko du.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Cony Carranza Castrok eta Mugarik Gabeko María Viadero Achak mahaia aurkeztu eta dinamizatuko dute.

Etor zaitezte!!

 


IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: talde-eraikuntzako topaketa

Hurrengo egunetan, maiatzaren 9 eta 10ean, ikusezinean bidaiatzen ari garen bidaiariak, aitzindariak eta tripulazioak egingo dugu topo. Elkar ikusiko dugu berriro ere, batzuk besteengandik ikasi eta antzeko bidaietan daude beste elkarte batzuentzat baliagarriak izan daitezkeen ibilbide berriak, jakintza produktuak, irudikatu eta pentsatzen hasiko gara.

 

Talde eraikuntzako barne espazio honetan, azken urtean zehar bidaiatzen egon garen 5 kolektiboen bidaien ikaskuntzak, eta martxoan ezagutzera eman ziren eta aldez aurretik hautatutako 6 praktika onak lotuko ditugu.