Matxismoak hil egiten du. Eta zuk zer egiten duzu?

Ba al da ezer erasokorragorik jendarte erdiaren gorputzen, ideien, estimuen, desioen eta produkzio zein erreprodukzio gaitasunen jabe egiten den sistema bat baino?
(Lily Muñoz, Guatemalako ikertzailea, “Indarkeria Matxista guztiei Aurre egiten diegu Jardunaldiak”, Mugarik Gabe, Bilbo 2011)

Ez da posible eraldaketa sozialaren edozein prozesu sortzea, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean alternatibak planteatu edo norbanako zein talde bakoitzak bere berezitasunetik egindako salaketa landu gabe. Genero indarkeria bezala ezagutzen dena sistema eta giza eskubideen bortxaketa sistemiko gisa nabarmentzen da, herrialde guztietako garapen ekonomiko, sozial eta demokratikoaren oztopo moduan.

Horregatik, pertsona bakoitzak honakoa pentsatu behar du: Zer egiten dugu indarkeria matxistari aurre egiteko?

  1. Existitzen diren indarkeria ezberdinak identifikatu
  2. Indarkeriaren arrazoiak ezagutu. PATRIARKATUA
  3. Emakumeenganako kontrola ezkutatzen duten eta finkatuta dauden ideia ezberdinak zalantzan jarri
  4. Zure egunerokoa aztertu
  5. Mobilizatu. Ezagutu indarkeria matxistak errotik deuseztatzeko estrategiak

Begiratu hemen aspektu bakoitzari buruzko informazio gehiago

Lotutako sarrerak:

Be Sociable, Share!