Etiketaren artxiboak: Vidas Sostenibles


BIZIMODU JASANGARRIETARAKO ESKUBIDEAREN ALDEKO HERRI-AUZITEGIA: Esperientziaren aurkezpena

Apirilak 12, osteguna, 18:30etan, Loiolako Kultur Etxean.

Ostegun honetan Bizimodu Jasangarrietarako Eskubidearen Aldeko Herri-Auzitegiaren esperientzia partekatuko dugu Ekologia Sozial eta Politikorako jardunaldietan.

Herri-auzitegiak Giza Eskubideen hainbat urraketen ikusezintasunari aurre egiteko eta urraketen inpunitatea agerian uzteko helburua duten jendarte zibileko erakundeen estrategia bat dira.

Gizarte-kontzientzia pizten duten erreparazio-ekitaldiak dira, gertatu zena urraketa pairatu zuten pertsonen ahotsetan azaleratuz, eta sarri hauentzako ahalduntzerako-ekintza ere bilakatuz.

Otsailaren 23 eta 24ean Bilbon ozpatu zen Herri-Auzitegian 8 kasu esanguratsu aurkeztu ziren honako eskubide hauen urraketak salatuz:

Jarraitu irakurtzen


Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegiaren ebazpena

Joan den otsailaren 23an eta 24an Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegia egin genuen, honako epaimahaikide bikain hauen laguntzarekin: Begoña Zabala González, María Eugenia Rodríguez Palop, Patricia Bárcena García, Janaína Strozake, Yolando Jubeto, Júlia Martí Comas, Yayo Herrero López eta Lolita Chávez.

Herri Auzitegiaren ebazpena bidaltzen dizuegu, besteak beste, “testigantza ematera etorri diren zortzi pertsonek isiltasuna hausteko eta bizimodu alternatibo eta emantzipatzaileak proposatzeko erakutsi duten ausardia eta adorea” aitortzen baitu.

Epaimahaiak ebazpena ozen irakurri eta pertsonalki entregatu zien bai testigantza eman zuten pertsonei, bai ekitaldia antolatu zuten kolektiboei. Bidalitako argazkietan ikusiko duzuen bezala, amaiera zinez hunkigarria izan zen.

Herri Auzitegi hau munduko eskualde eta leku ezberdinetan gertatzen diren giza eskubideen urraketak salatzeko eta ikusgarri egiteko sortu zen, bai eta eskubideen urraketa jasan duten pertsonei, adore handia erakutsita egun hauetan gurekin egon direnei eta beste hainbesteri aitortza eta erreparazioa egiteko ere.

Jarraitu irakurtzen


Tribunal sinbolikoen elkartrukea, ezagutzak elkarbanatuz

Azaroaren 29an Donostian duzu zita! “Tribunal sinbolikoen elkartrukea, ezagutzak elkarbanatuz” izango dugu eta irekia da jardunaldia. Anima zaitez!

Tribunaletara bertaratzeko deia egiten dugu, denon artean bizi dugun jendarte kontsumistari nola aurre egin eta bizitza jasangarriak nola bideratu ditzakegun landu nahi dugulako.

Azaroaren 29ko Tribunal sinbolikoen elkartrukeko egitaraua hau da:

13:30: Antzerki-foroa Lur-Ikara Kabaretarekin, Nestor Basterretxea plazan (Tabakalera ondoan).

16:30: Begirada kontzienteak erakusketari bisita, Cristina Enean.
17:00: Elkartrukea, Cristina Enean:

17:00-17:15: Parte hartzaileen erregistroa. Materialak banatuko dira.
17:15-17:30: Jardunaldien aurkezpena.
17:30-18:30: Tribunalean izango diren esperientzien aurkezpena.

  • 17:50-18:10: Caso Castorreko herri tribunala, Blanca Bayas eta Irina Camarasa, energian adituak eta caso Castorreko antolatzaileak.
  • 18:10-18:30: Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Tribunala. Viena+20, Joana Etxano.

18:30 – 19:05. Giza Eskubideen Defendatzaileen borrokaren kriminalizazioa: Richar Sierra eta Lolita Chávez-en kasuak, GGEEen aldeko aktibistak, lider indigenak, herri indigenen lurrerako eta lurralderako eskubidearen aldeko defendatzaileak.

19:05 – 19:30. Solasaldia.


Bilbon estreinatuko dugu Lurr Ikara kabareta

Azaroaren 7an, Bilbon, Lur-Ikara kabaretaren aurkezpena izango da 13:00etan Unamuno plazan.

Zer den jakin nahi duzue?

Lurr Ikara kabareta galdera sozialen inguruko ekintza kolektiboa da, Baldosa Flotanteren musika zuzenean izango duen ikuskizuna. Antzerki-foro bat da, eszena bat beste eszena askorekin, egoeraren azterketa, hori guztia eta askoz gehiago da.

Egoera ez da egoera zehatz bat, dena barnebiltzen duena baizik: mundua mugiarazten duen ekonomia, barrutik ateratzen den energia, zaintzak, etab.

Anima zaitez bertaratzera! Informazio gehiago zabaltzen joango gara, adi egon 😉

Jarraitu irakurtzen


TIPI-TAPA Bagoaz Hacia Vidas Sostenibles dokumentalaren aurkezpena Basaurin

Irailaren 21ean, osteguna, TIPI-TAPA Bagoaz Hacia Vidas Sostenibles dokumentalaren aurkezpena egingo dugu Marienean, Basaurin.

Dokumentalaren aurkezpena egin eta berau ikusi ostean, solasaldia izango dugu Guatemala eta Kolonbiako Giza Eskubideen defentsan lanean dihardutenekin.

Esan bezala, irailaren 21ean, osteguna, 18:30etatik aurrera Marienean, Basaurin. Anima zaitezte!! Zabaldu mezua!


Eman izena ikastaro honetan eta Elkartasun auzolandegietara bidaiatu

Urriaren 7an hasiko den Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago. Azkeneko aldiz burutuko da prestakuntza hori aurten, zein azken urteotan bezala 90 ordukoa izango da. Gasteizeko eta Bilboko SETEMen eta Mugarik Gabeko egoitzetan izango dira 10 moduluak, txandaka.

Oraingo honetan nobedade berezi bat dakar ikastaroak: hurrengo udan SETEMek Latinoamerikan antolatzen dituen Elkartasun auzolandegietara bidiaitzeko aukera emango du. Era berean, deskontu bereziak izango dira erakunde sozialekin edota ekonomia sozial eta solidarioaren erakundeekin lotura duten pertsonentzat.

Jarraitu irakurtzen