Etiketaren artxiboak: Komunikatuz Eraldatu


#komunikatuzeraldatu bira, argazkiak

Oso pozik gaude izan dugun Birarekin, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten pertsona, erakunde, komunikabide eta unibertsitateei. Eta bereziki noski Latinoamerikatik etorri diren Marta, Ivan, Martha, Bashe, Mariano eta David-i, plazer bat izan da zuekin 10 egun hauek konpartitzea eta zuen borroketatik ikastea. Besarkada bat eta laster arte!!

Jarraitu irakurtzen


HITZALDIA HERNANIN: BOLIVIA ETA KOMUNIKAZIO INDIGENA

#komunikatuzeraldatu biraren baitan, hurrengo asteartean, hilak 21, Ivan Sanjines eta Martha Zelady-rekin komunikazio indigenak Boliviaren eraldaketa prozesuan jokatu duen papera ezagutzeko aukera izango dugu, gonbidatuta zaudete!

Biteri Kultur Etxeako ikastaro gelan, 19:00tan

 

 


Saretuz Tailerra: KOMUNIKATUZ ERALDATU ONDO BIZITZEAREN BIDEAN

Non? Okendo Kultur Etxean (Donostia)

Noiz? Otsailak 16 osteguna, 18:00tan

Hedabideak gure gizarteen demokratizaziorako tresnak izan behar badira, gehienetan kontsumismoa, indibidualismoa, pentsaera bakarra eta estereotipo matxistak, klasistak eta arrazistak indartzeko tresnak baino ez dira.

Ikasi nahi al duzu Latinoameriketatik, herri komunikazio indigenetatik, dakarten esperientzia?

Jarraitu irakurtzen


KOMUNIKATUZ ERALDATU MAHAI INGURUAK EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN

KOMUNIKATUZ ERALDATU biraren baitan, astearte honetan hilak 14 EHUn Leioako kanpusean  ospatuko ditugun Mahai Inguruen berri ematen dizuegu.

Kazetaritza departamenduarekin antolaturiko ekimen honetan, Euskal Herriko zein Latinoamerikako komunikatzaile eta kazetari ezagunen partehartzea izango dugu. Besteak beste komunikazio indigena, komunikazio alternatiboa, komunikabide masiboen eta komunikazio ez sexistaren inguruan hariko gara hizketan. Informazio guztia ondoko kartelean duzue.

Gonbidatuta zaudete!


KOMUNIKATUZ ERALDATU Bira. Herriak ueren komunikazioaren jabe

KOMUNIKATZAILE INDIGENEN BIRA EUSKAL HERRIAN ZEHAR

Datak: 2017ko otsailaren 13tik 23ra

Informazioa pdf formatuan hemen: Bira_2017

 Helburu nagusia: Latinoamerikako komunikatzaile indigenen eta Euskal Herriko hainbat komunikazio eragileren  (hedabideak, Unibertsitatea, gizarte erakundeak, etab.) arteko trebakuntza eta elkartrukerako askotariko espazioak sortzea.

Informazioa kontsumitzeko era berrien eta mass-medien aurrean, tokikoak eta alternatiboak diren hedabideek eta komunikatzaileek  egungo testuinguruan egin dezaketen lana  landuko da espazio hauetan. Hau da, aztertuko dira zeintzuk diren euren helburuak, zein baliabide dituzten, eta zein zailtasun dituzten izaera politikoa duten, gizarte eraldaketa helburu duten edo nortasun eta hizkuntza propioen sendotzea helburu duten hedabideek.

LATINOAMERIKAKO GONBIDATUAK

Marta Choc Calel (maya q’eqchi’ herria, Guatemala). Tz’ikin Sareko Hedapen Batzordeko Koordinatzailea, Komunikatzaile komunitarioa, Baliabide Naturalen Defendatzailea, Kultura Sustatzailea eta Ikus-entzunezkoen trebatzailea. Nazioarteko XIII. FicMayab’ Herri Indigenen Zinema eta Bideo Jaialdiko (2017-2018) prestatze-batzordeko kidea. Jarraitu irakurtzen