Etiketaren artxiboak: giza eskubideak


Eman izena ikastaro honetan eta Elkartasun auzolandegietara bidaiatu

Urriaren 7an hasiko den Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago. Azkeneko aldiz burutuko da prestakuntza hori aurten, zein azken urteotan bezala 90 ordukoa izango da. Gasteizeko eta Bilboko SETEMen eta Mugarik Gabeko egoitzetan izango dira 10 moduluak, txandaka.

Oraingo honetan nobedade berezi bat dakar ikastaroak: hurrengo udan SETEMek Latinoamerikan antolatzen dituen Elkartasun auzolandegietara bidiaitzeko aukera emango du. Era berean, deskontu bereziak izango dira erakunde sozialekin edota ekonomia sozial eta solidarioaren erakundeekin lotura duten pertsonentzat.

Jarraitu irakurtzen


BizitzaJokoan Mahai-inguruak Donostian, Kriminalizazioa eta Giza Eskubideen Defentsa

Tamalez, askotan, bizitza arriskuan jartzen da BIZITZA bera defendatzerako orduan… errefuxiatutako pertsonen bizitza, emakumeena eta Ama Lurrarena, kasu.

Finantza sistemaren eta enpresari nagusien boterea (nagusiki gizonezkoena) hazten den bitartean, murriztu eta desagertu egiten dira askatasunak zein herrien eta pertsonen eskubideak. Gaur egun, jazarri eta kriminalizatu egiten dira emakumezkoak eta gizonezkoak; zehazki, eskubide horiek defendatzeagatik, horien urraketa salatzeagatik, edota botere horiei zein sistema menperatzaileari aurre egiteagatik.

Hiru mahai-ingururen bitartez, pertsona horiekin nahi dugu espazio bat partekatu, hemengo eta Latinoamerikako pertsonekin; bizia ematen baitute lurra izateko eskubidearen defentsan, babes eta aterpea eskatzen, eta emakumeentzat indarkeriarik gabeko bizitza askea aldarrikatzen. Entzun dezagun, bada, kontatzen digutena; eta hausnartu dezagun kolektiboki nola babes ditzakegun euren borrokak.

Koldo Mitxelena Kulturunea, maiatzak 29, 30 eta 31. 19:00tan.

Programa osorik eta parte hartuko duten gonbidatuak hemen: Info_BizitzaJokoan_eus


Elikadura-burujabetzaren aldeko mugimendua eraikitzen

Apirilaren amaieran ospatu zen “Elikadura 21 Nazioarteko Hizketaldia” Gasteizen, XXI. menderako elikaduraren etorkizunaren eta nekazaritzaren erronken inguruko hitzordua. Biziak izan ziren hiru egunak, eta mundu osoko unibertsitate eta gizarte antolakundetako 450 pertsona baino gehiago bildu ginen, 52 herrialdetatik etorritakoak. Arlo honetan pairatzen ditugun arazo global larrienei buruz eztabaidatu genuen; horretarako erreferentzia izan genituen analisi akademiko zorrotzak, askotan behar beste zabaltzen ez direnak.

Jarraitu irakurtzen


Giza Eskubideek ez dute mugarik

giza-eskubideak«Giza Eskubideek ez dute mugarik/ Los Derechos Humanos no tienen fronteras», Colombia Euskadi, Mugarik Gabe eta Solidaridad Internacional GGKEk, kolonbiako CRIC eta Yapawayra, eta Palestinako Adameer erakundeek, Gasteizko Udalaren laguntzarekin, elkarrekin aurrera eramandako ekimena da.

Gaur egungo krisi garaietan inoiz baino gehiago, Giza Eskubideak ekonomia eta politikaren eskutan jartzen direlaren lekuko gara. Aurrekontu publikoek bizitzari eta pertsonei lehentasuna eman ordez, giza eskubideak bermatzeko, beste interes batzuei erantzuten diete. Guden eta gatazken azpian interes politiko eta ekonomiak daude.

Gure eskubideak defendatzeko eta alternatibak sortzeko oinarrizkoa da herri arteko elkartasuna.

Dokumental honetan bai Kolonbian bai Palestinan gertaturiko giza eskubide urraketak eta hauen aurrean buruturiko elkartasun ekintzak,
«Giza Eskubideek ez dute mugarik/ Los Derechos Humanos no tienen fronteras» ekimenaren barruan, aurkituko dituzu.

Ikusi eta zabaldu!

https://vimeo.com/174788879

https://youtu.be/Jei-X1YlWEo