Etiketaren artxiboak: eutsi edo hil


EUTSI EDO HIL: ekintza ugari Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Hernanin

EeH_iragarkia-03

“Eutsi edo Hil” kanpainari itxiera ezin hobea ematen diogu.  Oraingo honetan herri hauetatik iristen zaizkigun aldarrikapen eta proposamenetan jarri nahi dugu indarra. Apirilaren 20ko astea ekintzez beteta dugu hiri hoietan eta Latinoamerikako 4 emakume indigena ere izango ditugu gurekin.

Informazio guztia: Jarraitu irakurtzen

EUTSI EDO HIL – 4. atala

Serie honen laugarren eta azken atala aurkezten dugu, kasu honetan gaur nagusi den eredu neoliberalistaren aurrean herri indigenetatik iristen zaigun proposamen eta alternatiba baten inguruan: Bizitze Ona. Izan ere, krisi anitz bizi ditugun garai honetan, inoiz baino gehiago ezinbestekoa da beste garapen eta bizitza eredu batzuk ezagutu eta martxan jartzea.

Bideo honekin, aurreko hiruekin eta beste zenbait edukirekin Dokumental bat osatu dugu: “Eutsi edo Hil: herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak”. Ondorengo egun eta tokietan ikusi ahal izango duzue protagonistetako batzuen presentziarekin:

Jarraitu EUTSI EDO HIL – 4. atala irakurtzen

EUTSI EDO HIL – 3. atala

Eutsi edo Hil Kanpainako hirugarren bideoa prest dugu!!

Herri indigena askok euren hezkuntza propioa gaur bere gain hartzen dute eta euren hezkuntza beharrizanak asetzeko hezkuntza sistema propioak eraikitzeko erabakia hartu dute (eskolak, unibertsitateak, etab.). Jarraitu EUTSI EDO HIL – 3. atala irakurtzen