Non daude etxeko langileak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeak? Atsedenik gabe lanean dabiltza, lan egoera txarrean, bortitzean eta ezegonkorrean, eskubiderik gabe, ikusezintasunean, migratu egin dutenak biziraunteko eta beste bizitza batzuei eusteko, haien jaioterrietan eta gure gizartean. Zaintzaren bitartez bizitzari eusten diote. Baina haien visita, nork eusten du?

Aurkeztu dugun errealitatea ezagutu nahi baduzu, hurbildu zaitez maiatzaen 15ean Landatxo Gizarte Etxeko proiekzio aretora, 19:00etatik aurrera.

Amar (Alianza de mujeres atravesadas por el racismo) elkarteak gidatuko du solasaldia, eta Tita Godínezen eskutik ekonomia feministaren ikuspuntutik zaintza unibertsalen lekuaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Zulema Cruzek Francisco Morazaneko (Honduras) soldatapean dauden etxeko langileen egoera erakutsiko digu. Eta, azkenik, Gasteizko eta Euskadiko etxeko langileen inguruan hitz egingo dugu.

Ekintza Zentzuz Kontsumituk antolatu du, Mundubat eta Amar elkarteen laguntzarekin.