Etiketaren artxiboak: empresas transnacionales


EUROPAR PARLAMENTUAN EKINTZA

ESTRASBURGOKO DEKLARAZIOA – EUROPAR PARLAMENTUA  

TRANSNAZIONALEK GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DITUZTE, HORREGATIK, EUROPAR BATASUNARI EGOERA HONEKIN AMAITZEKO BEHARREZKOAK DIREN MEKANISMOAK EGITURATZEA ESKATZEN DIOGU.

 Leku honetan gaudenez, Europar Batasuneko instituzioen egoitzan, argi eta garbi zera esan nahi dut: EUROPAKO TRANSNAZIONAL GEHIENEK geroz eta leku gehiagotan GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DITUZTE eta Europar Batasunak horretan eta horrekin erabateko erantzukizuna du.

Hala ere, guk erresistentzian dugun esperientziak eta gure lurraldeen, uren, basoen eta bizitza beraren defentsan dugun esperientziak modurik gogorrenetan erakutsi digute arazoa gaur egungo dominazio sistema dela. Sistema honetan baitaude guzti hauek sortzen dituzten kausak:  Desorekak eta injustiziak, amaierarik gabeko explotazioak, gure lurraldeen eta lurren lapurretak,  gehiengoaren pobretzea, desberdintasun-arrailen handitzea eta matxismoaren eta feminizidioen areagotzea, (azken hauek emakumeok erasoen erdiguneko ardatz jartzen gaituzte), edota aldaketa klimatikoa ere, honek planetan gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako bizitza arriskuan jartzen duelarik. Hau da inposatzen diguten garapen eredua eta argi eta ozen esaten dugu ez dela guk nahi dugun garapena. Jarraitu irakurtzen