Etiketaren artxiboak: Emakumeon alde


DEFENDATZAILEEI ELKARRIZKETAK

cuadernillo_entrevistas_defensorasEmakumeen Giza eskubideen defendatzaileen inguruan hilabeteotan lanean jardun eta gero, atera berri dugun argitalpena helarazi nahi dizuegu. Bertan “Defensoras: emakumeon eskubideen alde”ren eremuan egindako elkarrizketa ezberdinak jasotzen dira.

Elkarrizketa hauen bitartez emakume desberdinen iritziak, ideiak, borrokak eta proposamenak jaso nahi izan ditugu. Egunez egun emakume denok gure eskubideak gauzatzeko lan egiten duten emakumeak.

 cuaderniollo elkarrizketak euskaraz


Nortzuk dira giza eskubideen defendatzaileak? Zergatik hitz egiten dugu emakume defendatzaileei buruz zehazki?

CapturaGiza eskubideen defendatzaileak indibidualki edo kolektiboki borrokatzen duten emakumeak dira, nola haien hala jendarte osoaren giza eskubideak osotasunean erabili daitezen.

Kasu gehienetan bereziki emakumeez hitz egiten dugu, ez delako genero ikuspegitik ez ikuspegi feministatik giza eskubideen bortxaketen eta defendatzaileen egoeraren analisirik egiten. Indarkeria estrukturalak eta eredu patriarkalak ikustarazi behar dira giza eskubideen urraketen analisietan, baita defendatzaileek haien bizitzetako alor ezberdinetan bizi dituzten biolentzia ezberdinak ere.

Emakumeen bizitzetan haien giza eskubideen urraketek zer esan nahi duten aztertu eta zabaldu nahi dugu, nola maila indibidualean bakarrik ez duen eragiten, kolektiboan eta bizi garen jendarteetan ere eragiten baitu.

Era berean, emakume borrokalariak giza eskubideen defentsan subjektu politiko gisa irudikatu nahi ditugu, jardueretan eta haien eskubideen defentsan aktibo.

Eskubideen jardueren aldetik rolak kolokan jartzea

Gizarte patriarkatuek sistematikoki abusatzen dituzte emakumeen eskubideak eta haien kontrako indarkeria gauza natural gisa justifikatzen dute.  Defendatzaileek zalantzan jartzen dute femeninoaren esanahi soziala eta guzti honi esfera pribatuan zein publikoan egiten diote aurre, haien bizitzetan inplikazio serioa edukiz.

Defendatzaileen egoera ikusiezin bilakatua da, emakumeen kontrako diskriminazio estrukturalari lotutako faktoreengatik eta indarkeria matxisten normalizazioarengatik; defendatzaileen kontrako indarkeria espresioetako asko sozialki legitimatuta eta normalizatuta daude, horrek are gehiago zailtzen duelarik berauek ikustea. Ez dira aintzat hartzen, edo minimizatu egiten dira defendatzaileek eremu familiarretan, intimoetan edo estatuz kanpoko aktoreek burututako jardueretan aurre egin behar dituzten indarkeriak.

Era berean, barneko  genero desberdintasunak aitortzeko pertsonen, erakundeen eta instituzioen erresistentziak nola  defendatzaileek egunerokoan bizi dituzten erasoak hala subjektu politiko gisa gauzatzen duten aitortzea eragozten du.

Emakumeek giza eskubideen defentsan egindako ekarpenak ikusezin eta aitortu gabe iraun du. Berdina gertatzen da biolentzia gehienekin ere, beraien lana eta bizitza garatzerako orduan izaten dituzten  arrisku eta mugekin. Emakumearen kontrako etsaitasuna orokorra da generoaren ondorioz eta giza eskubideen ekintzaile izateagatik egindako lanagatik.


“Con las defensoras: emakumeon eskubideen alde” Jardunaldiak

noiz: MARTXOAK 1, asteartea

non: MARIENEAn, Basauriko Emakumeen Etxean

Jardunaldien Programa ikusteko cartel jornadas.compressed

Jardunaldien izen-ematea hurrengo linkaren bitartez egin behar da: https://docs.google.com/forms/d/1KIBLglxmJ98axsbKQjibXuGWZxJ2SfmH2ZeLQa2LnA0/viewform?c=0&w=1&usp=mail_form_link

cartel jornadas.ai

Giza eskubideen defendatzaileak indibidualki edo kolektiboki borrokatzen duten emakumeak dira, nola haien hala jendarte osoaren giza eskubideak osotasunean erabili daitezen.
Giza eskubideen defendatzaileen kontrako indarkeriaren kasu zehatza, pribilegioak mantenduz biztanleriaren erdia baino gehiagori bizitza publikoan parte hartzea ukatu eta oztopatzeko emakumeen kontrako biolentziak nola funtzionatzen duen era argi batean adierazten duen indarkeria da. Defendatzaileen kolektibo handiek aurre egiten dioten estigmatizazio eta diskriminazioak inpaktu sozial indartsua du, nola defendatzaileen kolektiboari hala jendarteari eragiten baitio. Emakumeen kontrako biolentzia giza eskubideen bortxaketa da, eta bizitza publiko zein pribatutik ezabatzeak demokraziarentzako zein bake sozialerako berebiziko garrantzia du.
Emakumeez bereziki hitz egiten dugu, kasu gehienetan ez delako genero ikuspegitik ez ikuspegi feministatik giza eskubideen bortxaketen eta defendatzaileen egoeraren analisirik egiten. Indarkeria estrukturalak eta eredu patriarkalak ikustarazi behar dira giza eskubideen urraketen analisietan, baita defendatzaileek haien bizitzetako alor ezberdinetan bizi dituzten biolentzia ezberdinak ere.
Jardunaldietan emakumeak diren Giza Eskubideen defendatzaileez, zehazki, emakumeen eskubideen defentsaz, maila internazionaleko babes-mekanismo programetaz eta aurrera eramaten diren salatze eta eragin politikorako estrategiez arituko gara.

Jardunaldi hauetarako ditugun helburuak honako hauek dira:

  • Giza Eskubideen emakume defendatzaileen egoera eta emakumeen giza eskubideen defentsaren testuinguru zehatzak aztertu .
  • Genero ikuspegitik babes-mekanismo internazionalak zein tokikoak aztertu eta berauek hobetzeko proposamenak egin.
  • Eragin politiko zein borroken sendotze eta hedapenerako kolektibo ezberdinen arteko ikasketa espazioak sortu.

Zer esatean digute Giza Eskubideen Defendatzaileen erakundeek

CapturaGarrantzitsua da demokraziaren, bakearen eta justiziaren eraikuntzan defendatzaileen kontrako erasoen inpaktua eta efektua ikustaraztea. Hala, defendatzaileen kolektiboek egindako ekarpenak batuz gure egiten ditugu ondorengo gomendioak:

  • Gure herrien diskriminazioa, desberdintasuna eta injustizia gainditzeko jendarte osoa murgildu behar da giza eskubideen defendatzaileen ekarpenen aitortzan.
  • Estatuek defendatzaileen lana desprestigiatzea eta izena galtzea eragozteko ekintzak bermatu behar dituzte, defendatzaileen estigmatizazioa eta etsaitasuna sustatzen duten autoritate propioak modu argi batean zigortzetik hasita.
  • Erakunde sozial eta zibilek agerian jarri behar dute defendatzaileen ekarpen eta lana, eta aitortza publikoa egiteko kanpainak sortu.

Hala izanik, eta lehenik eta behin egunez egun emakumeen giza eskubideen defendatzaileek, mugimendu feministak eta emakumeen erakundeek egiten duten lana aitortuz, giza eskubideen defendatzaileen aitortzan lagundu nahi dugu, haien lanari ahotsa eta ikusgarritasuna emanez, eta legitimitatea eta sinesgarritasuna; bortxaketetatik biktima gisa edo bizirik atera diren horientzat justizia, mina eta ordaina bilatzeko; elkartasun eta babes sareak indartzearekin batera.


Emakumeen eskubideen defentsaren beharra

CapturaEmakumeen kontrako indarkeriak manifestazio askotan kostu handia du pairatzen duten pertsonentzako eta gizartearentzako. Sistemaren sorrera eta mantenua emakumeen kontrako biolentzian oinarritzen delako ematen da testuinguru hau.
Emakumeen Giza Eskubideak bermatzeko eta emakumeen zein gizonen arteko botere harremanetako desberdintasunak gainditzeko, emakumeen eskubideak betetzea behar izana da. Emakumeen eta mugimendu feministatik, giza eskubideengan jarritako enfasia estrategikoa izan da gobernuen aurrean haien agendan presioa eta salaketa egiteko, azken instantzian beraiek baitute kontuak eskatzeko obligazioa eta berauek betetzeko erantzukizuna.
Urteen poderioz aurrera egin badugu ere, “izatezko” diskriminazio hori errealitate ukaezina da ia planeta guztian. Mugimendu feministak eta beste hainbat erakunde sozialek aurrerapauso horiek emateko funtsezkoa izan den lana egin dute maila sozialean, nazioarte mailan eta esparru legegilean.
Dudarik gabe, indarkeria matxisten esanahia berritzea giza eskubideen urraketaren marko batean beharrezko pausoa da biolentzia matxista orori aurre egingo dion kontzientzia soziala lortzeko. Ezinbestekoa da emakumeen eskubideen defentsa giza eskubideen defentsan lan egiten baldin bada.


Zer nolako egoerei egiten diete aurre Giza Eskubideen Defendatzaileek?

Captura“Ez da defendatzaileen bizitza eta segurtasuna bakarrik, genero berdintasuna lortzeko borroka historikoak dira ere jokoan daudenak ”

Giza Eskubideen defendatzaileek egunerokoan borrokatzen dute egoera aldatzeko, eta horregatik daude mehatxu eta arrisku egoera jarraituan. Erdialdeko Amerikako Giza Eskubideen Defendatzaileen kontrako Biolentzia ikerketak 2012an egindako diagnostikoak honakoa jasotzen du :

  • 2010 eta 2012 artean Guatemalako, Honduraseko eta Mexikoko gutxienez 38 emakumek galdu zuten bizia biolentziaren ondorioz. 2012An, berriz, emakume defendatzaileen kontrako 414 eraso kontatu ziren guztira.
  • Defendatzaileak, oro har, eraso bat baino gehiagoren biktimak dira. Erregistratutako erasoen %60 eraso segida baten parte dira. Defendatzaileek behin baino gehiagotan errepikatzen diren haien giza eskubideen urraketei egiten diete aurre, beraien jarduna eta ongizate pertsonala jasandako erasoengatik etengabe kaltetua egotea suposatzen duelarik.
  • Nabarmentzekoa da defendatzaileek aurre egin behar duten biolentziaren generoaren norabidea. 2012 urtean zehar guztira erregistratutako erasoen %40ak genero aldagaia du.

Defendatzaileek sufritutako indarkeria ezin da emakume guztiek, neurri handiago ala txikiago batean, emakume izate hutsagatik aurre egin behar izan dioten esperientziagatik bakartu.
Biolentzia eta genero diskriminazioak defendatzaileen segurtasuna eta beraien borroken jarraikortasuna arriskuan jartzen du. Gainera, defendatzaile gisa lan egiteagatik erasotuak direnean, kasu askotan, minimizatu, normalizatu edo ukatu egiten dira, eguneroko indarkeriarekin gertatzen den bezala. Gizonezko defendatzaileekin alderatuz, indarrean dauden diskriminazio eta indarkeria matxisten objektu izatean, emakume defendatzaileek egunerokoak eta txikiak diren etengabeko biolentziak metatzen dituzte haien bizitza pertsonalean, indarkeriak ulertu eta aurre egiteko gaitasun eta indarra minatuz.
Defendatzaile gisa, emakume izate hutsagatik aurre egin beharreko erronkak ez dira gizonezko defendatzaileek heldu beharreko berdinak, generoarekin erlazionatu egiten baitira, eta direna eta egiten dutena arrazoitzat hartuta erasotu.
Defendatzaileen kontrako biolentziak, berauek arriskuan jartzeaz gain, beldurraren kultura instalatzen du gainontzeko emakumeengan, haien eskubideen defentsan antolatzea eta manifestatzea eragotziz. Erasoen zifra altuek, berauen ikusezintasuna eta zigorgabetasun klimarekin batera, problematika honen larritasuna eta dimentsioa erakusten dute.