Etiketaren artxiboak: el machismo mata


Mugarik Gabek eta Feminicidio.net-ek argitaratuta

FEMINIZIDIOA EUSKADIN ETA NAFARROAN 2010-2015. GERTAERAK, TRATAMENDUA PRENTSAN ETA EPAIEN ANALISIA.

Txostena deskargatzeko sakatu irudian.

Mugarik Gabek eta Feminicidio.net-ek argitaratuta.

Indarkeria matxisten continuum-aren formarik muturrenekoa da Femizidioa. Irismen globala duen emakumeen giza-eskubideen urraketa hori gure inguru hurbilean ere ematen da. 2010 eta 2015 urteen artean, emakume izateagatik 33 neskatila eta emakume erail zituzten Euskadin eta Nafarroan. Argitalpen honetan feminizidio horiek jaso, komunikabideek kasuei emandako tratamendua analizatu eta justiziak zein erantzun eman zien aztertu da. Era berean, hobekuntza proposamenak egiten dira, hala komunikabideei begirakoak, nola justiziarekikoak.

Lan honekin Mugarik Gabek ekarpen bat egin nahi du, indarkeria matxistak instituzioen agenda politikoetan, beste elkarteenetan zein oro har jendartean lehentasunezko gai izan daitezen. Era berean, lan honek orrialde hauetan jasotzen diren emakume guztien memoria historikoa eraikitzeko tresna izan nahi du.

 

Indarkeria matxisten begirada Intersekzionalari buruzko Jardunaldiaren laburpena

Bideo hau, (gazteleraz dagoena), abenduak 2an Gasteizen Indarkeria Matxistak begirada intersekzionalari buruzko jardunaldien laburpena da.

Jardunaldi hauetan indarkeria matxisten aurkako analisi eta praktiketan eginbeharreko begirada intersekzionalari buruz hasnartzeko eta eztabaidatzeko kolektibo ezberdinak parte hartu zuten.

Gaian gehiago sakondu nahi izan ezkero hemen klikatu JORNADAS 2 DICIEMBRE (gazteleraz dago).

 


JARDUNALDIA: indarkeria matxisten begirada intersekzionala

Abenduak 2, asteazkena, 10:00 etatik 14:00etara
Montehermoso  kultuguneko Ortuño areatoan (Fray Zacarias Martinez kalea 2, Vitoria-Gasteiz)

cartel.pdfParte hartzaileak:

Las Otras. Talde feminista eta arrazismoaren aurkakoa.
Eginaren eginez. Desgaitasun fisikoa duten pertsonen inklusioa lortzeko elkartea
Bilboko Sare Lesbianista.
eta Mugarik Gabe.
Mahai inguruak Arabako Emakumeen Asanbladak moderatuko du.
Eztabaidaren ostean ordu ta erdi eskainiko diogu pertsona/kolektibo/erakunde partehartzaileen ekarpenei.

13:00etan Plataforma Tiranteren eskutik ikuskizuna.

Interpretazio eta gaztelerazko seinu hizkuntzako goi mailako zikloa gauzatzen ari diren ikasleek, eztabaidaren interpretazioa aurrera eramango dute formakuntza ekintza gisa.

                                                                                                            SARRERA LIBREA!


Matxismoak hil egiten du. Eta zuk zer egiten duzu?

matxismoak hil egiten duBa al da ezer erasokorragorik jendarte erdiaren gorputzen, ideien, estimuen, desioen eta produkzio zein erreprodukzio gaitasunen jabe egiten den sistema bat baino?
(Lily Muñoz, Guatemalako ikertzailea, “Indarkeria Matxista guztiei Aurre egiten diegu Jardunaldiak”, Mugarik Gabe, Bilbo 2011).

Ez da posible eraldaketa sozialaren edozein prozesu sortzea, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean alternatibak planteatu edo norbanako zein talde bakoitzak bere berezitasunetik egindako salaketa landu gabe. Genero indarkeria bezala ezagutzen dena sistema eta giza eskubideen bortxaketa sistemiko gisa nabarmentzen da, herrialde guztietako garapen ekonomiko, sozial eta demokratikoaren oztopo moduan.

Horregatik, pertsona bakoitzak honakoa pentsatu behar du: Zer egiten dugu indarkeria matxistari aurre egiteko? Jarraitu irakurtzen