Etiketaren artxiboak: cooperación


Kubarekin elkartasunerako deia Irma Urakanaren ondoren

Irma urakana, 1932. urtetik Kuban eragina izan duen kategoría 5eko lehenengoa, kalte material handiak utzi ditu herrialdeko etxebizitzetan eta azpiegituretan. Milioi bat pertsona baino gehiago ebakuatuak izan arren, zoritxarrez 10 pertsona hil dira.

Mugarik Gabetik Kubarekin elkartasunerako deia egiten dugu, Euskadi-Cubak, Kubarekiko adiskidetasun euskal elkartea, herri kaltetuentzako dohaintzak jasotzeko ireki duen kontuaren bitartez. Dohaintzak munduko herrialde guztietatik bidali daitezke. Kontzeptua zehaztea ez da beharrezkoa, baina emailearen izen-abizena jartzea gomendatzen da.

Caja Laboral – Euskadiko Kutxa
ES55 3035 0134 43 1340056971
Titularra: Euskadi-Cuba
BIC CLPEES2MXXX

 


ELKARTASUNA MATTHEW URAKANAREN ONDOREN

Irailaren 28tik urriaren 10era bitartean, 4. kategoriako ‘Matthew’ urakanak Guantanamo eskualdetik igaro eta kalte material larriak eragin zituen. Gobernuak egindako lanak eta arriskuan zegoen biztanleriaren ebakuazioak hildakoak egotea sahiestu zuen. Hala ere, bai etxebizitzetan bai nekazaritza eta abeltzantza azpiegituretan kalteak ugari izan ziren. 17.000 milioi dolar baino gehiagokoak. 1976.urteko Flora urakanaren ondoren, Kuban izandako urakan suntsitzaileena izan da.

Horrela, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatutako Larrialdietarako Arabako Funtsak, 52.512 euroko laguntza bat onartu du Kuban, Boca de Jaucon, Maisí herrian, ‘Matthew’ urakanak pasa den udazkenean egin zituen kalte larrien ondoren azpiegiturak konpontzeko. Mugarik Gabek eta ACPAk (Asociación Cubana de Producción Animal) laguntza hau kudeatuko dugu.