Etiketaren artxiboak: buen vivir


Desazkunde eta Bizitze Onaren Topaketen ondoren

rueda de prensa1Desazkunde eta Bizitze Ona Sarea osatzen dugun erakundeek urte bat baino gehiago daramagu “Euskal Herrian kolektibotasunean eraikiz” argitalpenean elkarrekin lan egiten. Joan den ekainaren 3an, ostiralean, jendaurrean aurkeztu genuen argitalpenean funtsezko 4 ardatzen inguruko aldarrikapenak eta hausnarketak proposatzen ditugu: elikagai-subiranotasuna, eredu energetikoa, ekonomia birlokalizatzea eta pertsonen zainketa.

Gure sare-lana bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean kokatzen duten antolakuntza sozialeko eredu berriak eraikitzea proposatzen diguten pentsamendu-korronte ezberdinak (Desazkundea eta Bizitze Onaren paradigmak, besteak beste) ikuspegi feministatik ezagutzera eman nahian abiatu genuen.

Sarean egindako lan honen ondorioz, 2011tik Topaketak antolatu ditugu urtero. Topaketa horietan, dagoeneko martxan dauden esperientzia eta alternatiba praktikoak erakutsi ditugu,  lanaren kontzeptua zalantzan jarriz eta enplegua ekologiarekin bateratzeko ahalegina eginez.

Enplegua eskubide sozialak lortzeko eta ezinbesteko beharrak asetzeko bidea izatea nahi ez badugu, alternatiba onargarri bat proposatu behar dugu, enplegua lanarekin eta balioa prezioarekin parekatzen dituen baliokidetasun faltsua saiheste aldera.

Egun krisian dagoen eta berpizten saiatzen ari den eredua bizitza ahalbidetzen duten oreka ekologikoak arriskuan jartzen dituzten eta gizaki gisa eusten gaituzten elkarmenpekotasuneko harremanak zailtzen dituzten zimendu patriarkal, antropozentriko eta kapitalisten gainean eraiki da.

Bizitza erdigunean jartzen duen eredu batera igarotzeko honako hauek kontuan hartu behar ditugu:

  • Planetaren muga fisikoak, ekonomiaren esfera materialaren desazkundea derrigorrezko egiten dutenak;
  • Elkarmenpekotasuna, gizarte osoa ongizatearen eta erreprodukzio sozialaren erantzule bihurtu dadin;
  • Baliabide mugatuak dituen planeta batean aberastasuna banatzeko beharra;
  • Eta premiazko neurriak hartzeko beharra.

Ekonomia logika honen arabera birmoldatzeko, honako oinarrizko galdera hauek erantzun beharko ditugu: zein behar ase behar dira pertsona guztientzat? Zenbat ekoizpen behar dira behar horiek guztiak asetzeko? Zeintzuk dira ekoizpen horiek lortzeko gizarteak egin behar dituen lanak?

Espero dugu 19 erakunderen artean argitaratu berri dugun “Euskal Herrian kolektibotasunean eraikiz” dokumentuak Intzidentzia Politiko Kolektiboaren Agenda sortzen eta bai banaka bai kolektiboki alternatibak martxan jartzen laguntzea, Eredu Energetikoari, Ekonomia Birlokalizatzeari, Elikagai-subiranotasunari eta Zainketari dagokienez; izan ere, gure ustez, lau sektore horiek estrategikoak dira eredu sozial jasangarri, justu eta bidezko batera igarotzeko.

Desazkunde eta Bizitze ona V. Topaketetan “Erreibindikazio eta alternatiba kolektiboak” Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak  argitalpena aurkeztu da.

puesta en comun (5)


V.Topaketak: “Desazkundea eta Bizitze Ona”

__001_KARTELA_EUSKARAZ_2016_6-01

Beste urteetan bezala gure erakundeetatik V. Topaketan Desazkunde eta Bizitze ona: Erreibindikazio eta Alternatiba kolektiboak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Aurreko topaketetan landutako gaiekin batera, 4 gai-ardatzei buruz hausnartu dugu:

Jarraitu irakurtzen


EUTSI EDO HIL: ekintza ugari Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Hernanin

EeH_iragarkia-03

“Eutsi edo Hil” kanpainari itxiera ezin hobea ematen diogu.  Oraingo honetan herri hauetatik iristen zaizkigun aldarrikapen eta proposamenetan jarri nahi dugu indarra. Apirilaren 20ko astea ekintzez beteta dugu hiri hoietan eta Latinoamerikako 4 emakume indigena ere izango ditugu gurekin.

Informazio guztia: Jarraitu irakurtzen