Etiketaren artxiboak: Araba


Eman izena ikastaro honetan eta Elkartasun auzolandegietara bidaiatu

Urriaren 7an hasiko den Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago. Azkeneko aldiz burutuko da prestakuntza hori aurten, zein azken urteotan bezala 90 ordukoa izango da. Gasteizeko eta Bilboko SETEMen eta Mugarik Gabeko egoitzetan izango dira 10 moduluak, txandaka.

Oraingo honetan nobedade berezi bat dakar ikastaroak: hurrengo udan SETEMek Latinoamerikan antolatzen dituen Elkartasun auzolandegietara bidiaitzeko aukera emango du. Era berean, deskontu bereziak izango dira erakunde sozialekin edota ekonomia sozial eta solidarioaren erakundeekin lotura duten pertsonentzat.

Jarraitu irakurtzen


ELKARTASUNA MATTHEW URAKANAREN ONDOREN

Irailaren 28tik urriaren 10era bitartean, 4. kategoriako ‘Matthew’ urakanak Guantanamo eskualdetik igaro eta kalte material larriak eragin zituen. Gobernuak egindako lanak eta arriskuan zegoen biztanleriaren ebakuazioak hildakoak egotea sahiestu zuen. Hala ere, bai etxebizitzetan bai nekazaritza eta abeltzantza azpiegituretan kalteak ugari izan ziren. 17.000 milioi dolar baino gehiagokoak. 1976.urteko Flora urakanaren ondoren, Kuban izandako urakan suntsitzaileena izan da.

Horrela, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatutako Larrialdietarako Arabako Funtsak, 52.512 euroko laguntza bat onartu du Kuban, Boca de Jaucon, Maisí herrian, ‘Matthew’ urakanak pasa den udazkenean egin zituen kalte larrien ondoren azpiegiturak konpontzeko. Mugarik Gabek eta ACPAk (Asociación Cubana de Producción Animal) laguntza hau kudeatuko dugu.


Gasteizen abian jarritako ekintzak

Zentzuz Kontsumitu, Bionekazaritza eta Bioalaitik,  elikadura-sistemaren eztabaidari buruzko zenbait jarduera aurkezten dizuegu. Elikadura eta osasuna uztartzen dituzten hitzaldiak izango ditugu. Kontzeptu berriak ikasiko ditugu, elikadura-eredu konbentzionalaren aurreko alternatibak proposatzen dizkigutenak, hala nola elikadura-burujabetza. Antzerki interaktiboekin ongi pasatzeko aukera izango dugu, parte-hartzea helburu, gure pentsamenduei eragiteko. Ekuadorreko pertsona indigenak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izango dugu, ideiak eta gogoetak trukatzeko haiekin. Eta bukatzeko geure gorputzean ezagutuko dugu zer garen, zer jaten dugun, eta zer pentsatzen dugun.

Hiru antolakundeok sortu ditugun hiruhilekoko jardueren lehen egutegia aurkezten dizuegu, espero dugu interesgarri iruditzea eta elkar ikustea.

kartela

 

Argibide gehiagorako:

http://consumoresponsable.info
http://www.bionekazaritza.net
http://www.bioalai.org