Kategoriaren artxiboak: Manifestuak eta Adierazpenak


EMAKUMEOK* PLANTO. Nosotras paramos!!

Aurtengo martxoaren 8an, Mugarik Gabetik bat egingo dugu Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako eta 70 herrialdetan baino gehiagotan antolatutako greba feministarekin. Emakumeontzako indarkeria eta desparekotasunezko hainbat forma sortzen dituen mundu honen aurrean, guk planto egingo dugu zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Lan kontzeptua bera birplanteatu nahi dugu, eta egungo eredu neoliberal predatzaile, … Jarraitu EMAKUMEOK* PLANTO. Nosotras paramos!! irakurtzen


EMAKUMEOK* PLANTO!!!

Martxoaren 8 EMAKUMEOK* PLANTO EGINGO DUGU! EUSKAL HERRI OSOA EKINTZAZ ETA MOBILIZAZIOZ BLAI JARRIKO DITUGU… hau da Euskal Herriko mugimendu feministatik proposatzen digutena eta, Mugarik Gabetik bat egingo dugu beraiekin. Egunotan hiri eta herri ezberdinetako egitarauak argitaratu dira. Eta zuoi! beraiekin bat egitera dei egiten dizuegu! MARTXOAK 8 EMAKUMEOK* Planto! Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta … Jarraitu EMAKUMEOK* PLANTO!!! irakurtzen


Nazioarteko III.Topaketa Ekosozialistak

Datorren irailean, Nazioarteko Topaketa Ekosozialisten III. edizioa ospatuko da Bilbon. Hirugarren topaketa hauetan, gaur egun funtsezko diren bi erronka bakarrean bildu nahi izan ditugu: urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala. Biei ala biei bilatu behar diegu alternatiba, eta pixkanaka, mundu-mailan, alternatiba hori eraikitzen eta berau aurrera ateratzeko sareak osatzen ari gara. Ginebra eta Madrilen ostean jada … Jarraitu Nazioarteko III.Topaketa Ekosozialistak irakurtzen


CLACPI-ren komunikatua Mexikon ematen ari den errepresioaren aurrean

Latinoamerikako Indigenen Zinema eta Komunikazio Koordinakundetik (CLACPI), Mexikoko Gobernuak sektore eta mugimendu sozial (irakasleak, ikasleak eta herri indigenak)  desberdinen kontra egiten ari den errepresio bortitzagatik komunikatu helarazi digute. Mugarik Gabetik gurea egiten dugu ere aldarrikapen hau eta herrialde horretan gertatzen ari dena salatu nahi dugu ere. Hemen duzue CLACPI Komunikatua


Desazkunde eta Bizitze Onaren Topaketen ondoren

Desazkunde eta Bizitze Ona Sarea osatzen dugun erakundeek urte bat baino gehiago daramagu “Euskal Herrian kolektibotasunean eraikiz” argitalpenean elkarrekin lan egiten. Joan den ekainaren 3an, ostiralean, jendaurrean aurkeztu genuen argitalpenean funtsezko 4 ardatzen inguruko aldarrikapenak eta hausnarketak proposatzen ditugu: elikagai-subiranotasuna, eredu energetikoa, ekonomia birlokalizatzea eta pertsonen zainketa. Gure sare-lana bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean kokatzen … Jarraitu Desazkunde eta Bizitze Onaren Topaketen ondoren irakurtzen