Kategoriaren artxiboak: Topaketak eta Ihardunaldiak


Saretuz Tailerra: KOMUNIKATUZ ERALDATU ONDO BIZITZEAREN BIDEAN

Non? Okendo Kultur Etxean (Donostia) Noiz? Otsailak 16 osteguna, 18:00tan Hedabideak gure gizarteen demokratizaziorako tresnak izan behar badira, gehienetan kontsumismoa, indibidualismoa, pentsaera bakarra eta estereotipo matxistak, klasistak eta arrazistak indartzeko tresnak baino ez dira. Ikasi nahi al duzu Latinoameriketatik, herri komunikazio indigenetatik, dakarten esperientzia?


KOMUNIKATUZ ERALDATU MAHAI INGURUAK EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN

KOMUNIKATUZ ERALDATU biraren baitan, astearte honetan hilak 14 EHUn Leioako kanpusean  ospatuko ditugun Mahai Inguruen berri ematen dizuegu. Kazetaritza departamenduarekin antolaturiko ekimen honetan, Euskal Herriko zein Latinoamerikako komunikatzaile eta kazetari ezagunen partehartzea izango dugu. Besteak beste komunikazio indigena, komunikazio alternatiboa, komunikabide masiboen eta komunikazio ez sexistaren inguruan hariko gara hizketan. Informazio guztia ondoko kartelean duzue. Gonbidatuta … Jarraitu KOMUNIKATUZ ERALDATU MAHAI INGURUAK EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN irakurtzen


Incidir para reparar. Erreparaziorako eskubidea bermatzeko estrategiak

Dakizuenez, indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeen erreparaziorako eskubidearen inguruan hausnartzen ari gara azken bolada honetan Mugarik Gaben. Hori dela eta, pasa den abenduan María Naredo adituarekin erreparazioaren inguruko saio bat burutu genuen. Mezu honen bitartez beste tailer batera gonbidatu nahi zaituztegu, non inzidentzia politikoaren osagai guztiak ezagutuko ditugun, eta erreparaziorako eskubidea exijitzeko eta bermatzeko … Jarraitu Incidir para reparar. Erreparaziorako eskubidea bermatzeko estrategiak irakurtzen


TTIP, CETA…BIZI ALA IRENTSI?

Aurten ere, gizarteko hainbat kolektibok salaketa- eta aldarrikapen-egun bihurtu nahi dugu urriaren 17a, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna.  Gaur goizean izan programaren aurkezpenean. Nazioarteko merkataritza askerako akordioak orokorrean eta TTIP eta CETA konkretuki jorratuko ditugu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zenbait ekimenen bitartez. Akordio hauek pobrezia, ezberdintasunak eta giza eskubideen urraketak areagotzea dakarte, beraz uste dugu ezinbestekoa … Jarraitu TTIP, CETA…BIZI ALA IRENTSI? irakurtzen


#Elkarlankulturak Saretuz Sarearen V. Jardunaldiak Donostian

Gogorarazi ostiral honetan, irailak 30, dugula Saretuz sareko V. jardunaldien lehen eguna. Hiru gonbidatu izango ditugu gurekin: Irantzu Varela Faktoria Lilako kidea, Amaia Gabilondo GaraiON Sorginguneko kidea eta Javier Fernandez Altekioko kidea. Gure egitasmoetan lehenesten ditugun kultur baloreetaz arituko gara. Jardunaldia amaitzeko bertsolariak eta tokiko produktuekin prestatutako mokadutxoa izango dugu. Oraindik Saretuz Sarearen V. Jardunalditan … Jarraitu #Elkarlankulturak Saretuz Sarearen V. Jardunaldiak Donostian irakurtzen


#Elkarlankulturak Saretuz Sarearen V. Jardunaldiak Donostian

#ElkarlanKulturak izenburupean Saretuz sarearen V. jardunaldiak aurrera eramango ditugu datorren irailaren 30 eta urriaren 28an Donostiako Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxean Egitarauko lehenengo eguna irailaren 30a izango da, ostirala, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da jardunaldiaren aurkezpenarekin. Ondoren, gure egitasmoetan zein kultur balore lehenesten ditugun hausnartzera pasako gara, horretarako Faktoria Lila, GaraiON Sorgingunea eta Altekio izango ditugu … Jarraitu #Elkarlankulturak Saretuz Sarearen V. Jardunaldiak Donostian irakurtzen