Kategoriaren artxiboak: Kanpainak eta Proiektuak


TIPI-TAPA Bagoaz Hacia Vidas Sostenibles dokumentalaren aurkezpena Basaurin

Irailaren 21ean, osteguna, TIPI-TAPA Bagoaz Hacia Vidas Sostenibles dokumentalaren aurkezpena egingo dugu Marienean, Basaurin. Dokumentalaren aurkezpena egin eta berau ikusi ostean, solasaldia izango dugu Guatemala eta Kolonbiako Giza Eskubideen defentsan lanean dihardutenekin. Esan bezala, irailaren 21ean, osteguna, 18:30etatik aurrera Marienean, Basaurin. Anima zaitezte!! Zabaldu mezua!


TIPI – TAPA BAGOAZ Bizimodu Jasangarrietarantz

Hernanitik kolektibotasunean eraikiz. Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak Energia-Zaintzak-Ekonomiaren birkokapena-Elikadura Burujabetza Dokumental emanaldia eta solasaldia: Nola aldatu gure bizimodua? Alternatibak eta Aukerak Eguna: ekainak 7, asteazkena Ordua: 19:00etan Tokia: Plaza Feminista z/g Hernaniko Kooperazio Taldeak eta Mugarik Gabek (Desazkundea eta Bizitza Ona sareko kideak) antolatutako ekintza Info+ http://tipitapabagoaz.info … Jarraitu TIPI – TAPA BAGOAZ Bizimodu Jasangarrietarantz irakurtzen


Tipi-Tapa Bagoaz! Gaur, 18h00ean, Gasteizen!

Bioalaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumituk ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK gonbidatzen zaituzte. Zertaz ari gara elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Bada alternatiba errealik egungo elikadura-ereduaren ordez? Bada posiblea elikadura osasuntsuago bat, ingurumena gehiago errespetatzen duena eta ekoizle zein kontsumitzaileen eskubideez gehiago arduratzen dena? Galdera horiei, besteak beste, saiatuko da erantzuten 2017. urtean zehar ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK bideoforuma, Bioalaik, Bionekazaritzak … Jarraitu Tipi-Tapa Bagoaz! Gaur, 18h00ean, Gasteizen! irakurtzen


#komunikatuzeraldatu bira, argazkiak

Oso pozik gaude izan dugun Birarekin, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten pertsona, erakunde, komunikabide eta unibertsitateei. Eta bereziki noski Latinoamerikatik etorri diren Marta, Ivan, Martha, Bashe, Mariano eta David-i, plazer bat izan da zuekin 10 egun hauek konpartitzea eta zuen borroketatik ikastea. Besarkada bat eta laster arte!!