Herri eta pertsona gisa duten eskubidearen aurka indarkeria erabiltzen dela ikusten duten 370 milioi gizon eta emakumez hitz egiten ari gara, gutxi gorabehera. Era berean, ordea, mundua ikusi eta ulertzeko modu alternatiboak badaudela, tokian toki eta mundu osoan egunero-egunero mahaigaineratzen duten munduko populazioaren % 5 horretaz ere badihardugu. Badirela beste eredu politiko, ekonomiko eta sozial posibleak. Gailentzen den sistemarentzat alternatibak badituztela, eta horiek defendatzeko eta egi bihurtzeko prest daudela.

Mugarik Gabetik errealitate horiek, borrokak, ezagutarazteko gure konpromisoa mantentzen dugu, eta horiei gure babesa gordetzekoa. Borroka horiek han, euren lurretan, babesteko konpromisoa, baina baita hemen dauden erantzukizunen salaketari eustekoa ere. Horrela, hainbat aktorek (gobernuek, oligarkiek, transnazionalek…) egiten dituzten herri indigenen eskubideen aurkako bortxaketak salatzen ditugu; euren protesta eta eskakizunengatik aurre egin beharreko diskriminazio eta kriminalizazio indibidual nahiz kolektiboak agerian uzten ditugu; emakume indigenen berariazko bortxaketa ikusarazten dugu, eta euren bizi eredua zehaztu eta praktikan jartzeko duten ezin kenduzko eskubidearekin konprometitzen gara.

Kanpaia honen bidez herri indigenen lurraldeetan transnazionalek egindakoa salatu nahi da, bereziki erauzte-industriek, giza eskubide indibidual eta kolektiboen urraketaren ardura nagusia dutenek. Horrez gain, ezagutarazi nahi da herri indigenek egunero haien erresistentzia eta alternatibak altxatzen dituztela eredu menderatzailearen aurrean, horren araberakoa baita haien bizirautea.

Informazio gehiago, hemen

Ekimen honen bitartez kontzientzia kritikoa eratzea da asmoa, Euskal Herrian eta Latinoamerikan jasotzen dugun informazioari eta komunikazio-ereduei buruz. Era berean bestelako komunikazio-ereduak ezagutzera ematea eta haiei buruz hausnartzea; hala nola eredu indigena, ez-sexista eta herrikoiak.

Informazio gehiago, hemen

Ezagutu ezazu gure azken argitalpena Medios de Comunicación ¿al servicio de quién?

Kanpainaren izenak berak ondo adierazten du salaketa asmoa; izan ere, gogorarazi egiten digu oraindik ere hain oinarrizkoa den zerbait errepikatu behar dela, alegia, eskubideek ez luketela mugarik izan behar. Eta hala eta guztiz ere, egunez egun gehiago murrizten dira eskubideak, gizarteko sektore baztertuez, emigrazioaz, herriez edo demokraziaz bere osotasunean ari garenean, kontuan hartuta azken urteotan gertatutako eskubide-murrizketak.

Informazio gehiago, hemen

Conmemoración del 70 aniversario de la Declaración Universal de los Derechos Humanos

??? Aurten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urteurrena ospatzen da!!! Zerbait es doa ondo, ezta? Vitoria-Gasteiz GEE alde muditzen gara, ba al zatoz? #GEEMugarikEz #DDHHSinFronteras #70aniversarioddhh #DíaDeLosDDHH #Standup4humanrights…. #DíaDeLosDDHH #DíaDeLosDerechosHumanos #HumanRightsDay #10dediciembre #YoMeLevanto #Derechos #Libertad #Justicia #Igualdad

Gepostet von Los Derechos Humanos no tienen fronteras am Montag, 10. Dezember 2018